Globoa

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-04-18 13:24
4

Globo bat gainera erortzen zaidala egin dut amets
nola amiltzean ni naukan azpian.
Liburu-denda bateko eskaparatean globo gisako bat ikusi nuelako izango da
globo aerostatiko bat liburu-dendan
hala dira kontuak gizakiak hegan ezin egin dezakeela onartu duenetik
haurren atalera, irudimenarenera, mugatzen dituenetik hegoak eta globoak.

Globo makurtu honen oihalarekin dozenaka soineko jos nitzake, sehaska bat egiteko erabili egurrezko kaxa.

Ez naiz proiektu errealez ari, hegan jarraitzeko hareazko zakuak lurrera botatzeko prest ez zegoenari burla egiten baino. Lurtarregia bera.

orhiko sorgina

orhiko sorgina 2011-04-29 00:05 #1

Beharbada, oihal zati handi hori mila soineko eginez, eta egurrezko kaxa seaska, gehiago liratezke zerura goizegi airatzen ez diren lurtarrak.
Jesusek ogi zati bat eta arrain bakarrarekin herri oso bati jaten eman omen zion.
Zergatik guk mila arrain, ogi, oihal, eta egur izanda, dago munduan horrenbertze desgrazi ? Hegan egiten saiatzera mugatu garelako, bertzeei laguntzeko partez.
Ni proiektu errealez ari naiz.
Gizakiak eroso bizi daitekeela ulertu duenetik, liburu-dendetako eskaparateetan ikusten da pobrezia.

errailak

errailak 2011-05-01 16:43 #2

Hegan egin nahi luketen lurtarrak daude, baita oinak zorura itsasten dituztenak ere. Konformatzen dira batzuk, ez besteak. Edo agian, hitzeko izanda, inor ez dago konforme, baina batzuk hegaldatzeko ilusioa dute, ez, aldiz, besteek. Euren globoaren oihalak ahulegiak edo kaxa kristalezkoa dela sinesten dutelako ziurrenik. Hegaldatzen direnak, bestalde, gora joaten dira hareazko zakuak amilduz, baztertuz gauza zenbait, asko baloratzen dituztenak usu. Eta badira, zakuak botatzeko gai sentitzen ez direnak, eta lurrera doazenak berriz, konforme ez dauden mundura.

Denon hegaldia proposatzen dut nik, konforma gaitzakeenera hurbiltzen den mundurik inon egotekotan, goian egongo delako, ez hemen. Eta han ere ez baldin bada, orduan bai, burumakur onartuko dizut oinak lurrean izan beharko nituzkeela.

orhiko sorgina

orhiko sorgina 2011-05-04 22:57 #3

Ez dut uste denok hegaldatzea lortuko dugunik. Baina amets egiten dugun guziok batera airatuz gero, beharbada hodeiren batean idealki bizi, eta lurreko jendeak inbidiaz eginen du zerura so. Horrela, noizbait, oin finkoak dituzten hoiek ere guregana helduko dira akaso.

Hasiko al gara hegaldia prestatzen ?

Hori bai, hegaldatzeak ez dezala mundu hontatik ihes egitea erran nahi, bertako gauzak aldatuz saltoka dantza egitea baizik.

errailak

errailak 2011-05-05 06:42 #4

Nahi dezunean, potxola!

Utzi iruzkina: