geometriak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-07-09 14:54
2

Ohol zuzenen konposizio ordenatua da etxe hau

erregelaz banatu zuten Afrika

oroimena argazki laukizuzenetan dago preso

Konpasak zehaztu ezin dituen olatuak maite ditut nik

lau zifra alderantziz jarrita irudikatu ezin diren sudurrak

mapetan azaltzen ez diren bideak.

Baina berak ez zidan ulertu geometrikoegia zela esan nionean.

eneko

eneko 2010-07-10 01:24 #1

Geometrikoegia delako sortu dugun mundua,

sortu berri dugun natura.

Geometrikoegiak hizkiok.

Behiak; bideak, mendikoak eta karreterak; Dubaiko irlak eta pistinak; hiru puntako izarrak, eta laukoak, eta bostekoak, eta sei puntakoak ere.

Agian, amestu ezin dugun antisimetriak menperatzen baitu gure garuna. Alde arrazionala eta kreatiboa ere.

Agian, horregatik guztiagatik ezin dugu ulertu geometriarik gabeko mundurik, matematikarik ezta fisikarik ere. Agian, dena marraztu dezakegulako gara garen modukoak.

Gure erronka margotzea behar luke izan, ez marraztea.

errailak

errailak 2010-07-11 16:14 #2

Garen modukoak gara eta geometrikoegia izatea egozten diogu albokoari, baztertze hori bera erregelaz marraztutako erabakia denik ohartu gabe.

Utzi iruzkina: