garen produktuok

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-04-02 08:37
3


Zure burua ez da garuna, zahiaren aurkako kamomilazko Shampoo bikainaz garbitutako adats eder hori baino. Aurpegia ez da espresioa, Omega 3 duen krema hidratatzaileak leunduriko gainazala baizik.  Soina Stradivarius-en launa euroan hartutako hiru kamiseta loredunetako bat daramazu, galtzak, berriz, etxepean erosi zenituen behin, denda txikien alde zaudelako berez. Behin. Sandaliak larruzkoak, hemendik bi urtera modaz pasata egongo direlako erabiliko ez dituzunak.



Eta triste zaudenean, mundutik ihes egin nahiaren lekuan, zeure burua zakarrontzira botatzeko gogoa izaten duzu, berrerabiltzea damutzea delako zure gizartean, errekurritzea. Egunen batean, agian, konturatuko zara zure moduko beste bat ezin dezakezula Dia-ko estanterietan topatu, ezta komuneko paperaren alboan ere.
Kontsumoak kontsumitzen zaitu.



Katu!

Katu! 2011-04-04 20:15 #1

Egi biribila!!<br />

orhiko sorgina

orhiko sorgina 2011-04-04 22:51 #2

Suak ere kontsumitzen du zigarroa. Baina zeinen gogorra den erretzeari uztea, kez beteriko gela batean...

errailak

errailak 2011-04-04 22:55 #3

Kez betea dagoelako erretzen dugu,<br />erretzen dugulako dago kez betea.<br />


Utzi iruzkina: