esna den denbora

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-04-05 20:39
4

Goizeko seiak.
Badira hamaiketan lokartu eta zazpietan esnatzen direnak. Bederatzietan oheratu eta bostetan altxa ohi denik. Zu hamaiketan hartzen zaitu loak, oraintxe arte. Serio aritzen naiz zuri loaren garrantziari buruz, alferrik den arren.
Denborarekin etengabeko borrokan bizi zara, minutuak ostu nahian egunari. Oharkabe zeure buruari dizkiozula lapurtzen, edo jakitun, baina entzungor.
Egun osoz egiten duzula amets, hala duzu zuritzen loaren hiltzea. Sinesten dizut ameslari zarena, lehen zinen bizizalearen aldean.
Isilka, gaur zein aurpegi jantzi erabakitzen sumatu zaitut ispiluaren aurrean.

Katu!

Katu! 2011-04-06 12:55 #1

Egunari minutuak ostu nahian ibilita, posible al da aske sentitzea egunean (eta egunero) minutu batez?

errailak

errailak 2011-04-06 15:00 #2

izan gabe, sentitzeko, nahikoa dira ametsak. askatasun prekarioa, besterik ezean.

Katu!

Katu! 2011-04-07 10:23 #3

Ametsak egi bihurtzen direnean, aske sentitu ohi gara, eta askotan beharrezkoa izaten da egunari minutuak lapurtzea, ametsak egi bihurtu daitezen.
Animo!!

Orhiko sorgina

Orhiko sorgina 2011-04-07 20:38 #4

Gaur ere, 6tan jeiki naiz, atzo ilargia 12tan itzali arren. Ta egia da, ispiluari so, begien azpian ilargi erdi bana aurkitu ohi dudala goizero. Baina oraindik ez dit inork kendu amets egiteko gaitasunik, ta bai erna bai lo nagoenean, ahal dela amets egiten saiatzen naiz.
Okerrena da sarri egunek ordu batzuk gehiago dituztela egiten dudala amets, ta horixe bete nahian nabil ahozabalka, denborari orroka.
Azken finean, diote bizitza erdia lotan pasatzen dugula gizakiok, ta batzuk bizitza bakarra bizitzearekin konformatzea zail dugunez, loa lapurtzen dugu gau ixiletan, ebasteko beharrik ez duten ohoinen antzera, bizitza t'erdi bizitzeko itxaropenean...
Guri ere helduko zaigu merezitako zigorra, horixe baietz. Baina bitartean, hain da ederra pekatari izatea !...

Zure hitzak irakurtzean ordenagailuko pantaila eskutitz bihurtu zait begien aintzinean. Ez dut uste bakarra naizenik...

Utzi iruzkina: