buztinezkoa

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-06-03 23:41
5

Maite dut biluztea betetzen nauena zer den. Ohartzerako barrenean sentitzea emoziozko enpatxua. Harritzea programatu gabeko irribarre batek ihes egiten didanean. Neure burua ezagutzea poltsikoan mukizapirik ez dudanean bustitzen bazaizkit begiak.

Buztinezko figuratxotzat badut neure burua, aldatzeko prest nagoelako da, nire eskuez landu nahi dudalako nire barrua. Zuek, bitartean, igurtz nazazue urez, irudi estatiko eta idorra bihur ez nadin inoiz, irudi estatiko eta idor perfektua izanda ere.

katu!

katu! 2011-06-04 17:24 #1

Irudi estatiko eta idor perfektua?
Perfekzioak ez du existitzen! Beti dago zer hobetu eta zer ikasia.
Horregatik, jarraitu dezagun ingurukoak urez igurtzitzen, ingurukoen urak lagundu diezagula gure formak aldatzen, gure buruarekin gustura sentitu arte.

errailak

errailak 2011-06-04 21:03 #2

Ez dakigu perfekzioak existitzen duen edo ez. Beraz, aurkitu nahi duguna ez da agian existitzen duenik ez dakigun zerbait, honen etengabeko bilaketa baizik. Eta zuk ondo esan bezala, geure burua eraikitzen ahalegintzen gara, buztin izan nahi genukeelako beti, sekula figura izatera pasa gabe. Horretan, uste dut laguntzen didazula. Muxu bat!

sorgina

sorgina 2011-06-06 22:46 #3

Gure barrena den buztina, ahalik eta hatz finenekin moldatzen saiatzen gara. Baina gogotsu eragin arren, borobila behar zuena izar formako ateratzen zaigu sarri, bortz ertzetatik mutur haserretuak ateratzen direla.
Orduan, berriz ere hiruki itxurako arantzak leuntzen saiatzen gara, inguruan bildutako urez, helbururik polittena eskuak behin ta berriz lohiez oratuta izatea delakoan.
Hala ere, batzuetan nahiago izaten dugu izar zorrotzezko eskultura atxiki, eskuak borobilari irudia hartu ezinik daudelako, nekatuta. Nekagarria da ibiltzen hasi eta aldiro lurrera jauztea, eta hurrengoan ere eroriko garela jakinta zutitzea.

Buztinezko figuratxo ttikiak baina, hauskorrak dira oso. Are gehiago apalean txukun jarri aintzin labetik pasatzen badira.

Nekearen nekez uko egiten diogu gure amets bete-ezinen bilaketari. Ez dakiguna da, utopiak ezinari uzten diola tokia.

errailak

errailak 2011-06-07 00:14 #4

Amets bati utopia esaten diogun momentutik ari gara ezinari tokia uzten. Ohartzerako, apal horretan topatuko dugu geure burua; labetik pasata eta  barnizatuta.

Dena den, damuak eta errekurritzeak existitzen duenez, ausartzen bagara badugu geure burua lurrera botatzeko aukera. Puskatzekoa. Inor kola zuri eta guzti etortzen bazaigu, ondo, ta bestela, apalean inerte dauden figurei begiratuko diegu errukiz, gu oraintsu arte bezala, badirelako izan, baina ez dutelako existitzen.

HGWXX/7

HGWXX/7 2011-06-07 21:55 #5

Zorionekoak oraindik hezetasuna mantendu eta aldatzeko prest daudenak eta kottauak asko igurtzita ere gogor, estatiko eta berdin jarraitzen dutenak.

Barkatu komentario pobrea eta gerlako testu berririk ez idatzi izana, baina, denbora izan arren, burua nahiko idor daukat azken aldian, eta presipean ez dut ondo funzionatzen.

Utzi iruzkina: