burbuila haurra

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-06-01 14:48
2

Gogorrak dira bukatzen ez diren azken txanpak, zerumuga zapaldu nahia begiak hain urrun iristen ez direnetan. Are gogorragoa da, dena den, asko maite nauen bat alboan izatea korrika ez ibiltzeko esanez, hobebeharrez. Min egiten diot mespretxuzko begirada kontrolaezinak ihes egiten didanetan eta arrazoia duela sentitzen du berak, berretsiz hobe nukeela oinez banenbil, garraztu egiten bainau etengabeko arnasestu honek.



Barkatzeko eskatzen diot egunero, begiradaro, baina bitartean lasterka jarraitzen dut, beste aukerarik ez daukadalako, azken batean.

Zerumuga hurbilago dago, motxila eta ni neu hutsago gauden aldi berean. Pena da, ezen orain arte ez bainaiz konturatu mendi ederretan zehar noala.

Mendiz-mendi doa burbuila haur bat, zeinaren immunitate-sistema ez den ezeri aurre egiteko gai; kalte egiten diote ordulariaren orratzek, pozik onartuko lituzkeen mesede eskaerek, parrandek eta maite dutenen asmo onek.

Polita izango da nahi dudalako sortu dudan burbuila esterilizatua leherrarazi eta suizidatzea, kanpuseko belardiko mikrobioek erahil nazaten.


Escherichia Coli

Escherichia Coli 2011-06-02 09:55 #1

Ordun te importa un pepino burbuila esterilizatua leherraraztia?? <em></em><u><em><br /></em></u><br />Han eongo gea zure zai kanpusian!!!&nbsp; ñam, ñam...<br /><u><br /></u>

2011-06-14 14:10 #2

Exhz3Ksf0O


Utzi iruzkina: