Bueltan, orain benetan

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-10-12 16:21
3

Ez nekien ihesi ari nintzenik
badaudenik salsaren erritmora mugitzen diren errobotak.

Stop!
Nahi dut errutina aspergarri hori

eneko

eneko 2010-10-13 11:27 #1

Errutina?? pfff

Ez daukaguna nahi izaten degula geroz ta argiago det...

errailak

errailak 2010-10-13 12:15 #2

Beti gabiltza errutinatik ihesi, daukagunetik baino, ari garenetik alde egin nahian.
Kontua da errutina beti ez dela goizeko seietan iratzargailua madarikatzea, dutxatzea, gosaltzea... automatikoki, errobot baten gisan.
Badira, eta esan dut, iratzargailua programatzeaz oroituko ote diren intrigaz bizi diren metalezko bihotzak, oinak doazkienak batek daki nora, esnatzen direnak, lokartzen direnak, momentuan dauden hiriko airearen erritmora.

Ahaztu zaie zer den automatikoki garbitzea goizero hortzak Baina automatak dira, egunero berdina egitea errutina bada, egun oro ezberdina izatea ere errutina delako. Ezberdintasun errepikakorra.

Orain badakit ez gaituela berdintasunak aspertzen, errepikak baino.
Daukaguna errepika bada, arrazoi duzu.

Levi

Levi 2010-10-14 19:34 #3

Daukaguna errepika ez bihurtzea izango da kontua, orduan. Egunero berdin diren une horien artean zerbait berria bilatzea, beharbada; errutinaren kaiolatik at dagoen edozer...

Une bat.

Irribarre bat.

Blog batean irakurritako esaldi bakarti baina trinko bat.

Nik aurkitu berri dut horietako txoko bat...

Utzi iruzkina: