Bizirik nagoelako kantatzen dut.

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-01-19 17:33
1



Naizena senditu nahi dut

senditzen dudana maite

maite dudana kantatuz

bi aldiz maite nezake

ezin dut deus egin kantu

benetan maitatu gabe

dena dut zinez kantatu

amodioa ere barne


Maitasunarena iparra hegoa

maitasunarena hango hemengoa

nortasunarena ez dut banakoa

soilik Euskal Herrikoa


Ez naiz hemengo ez hango

barka ezin badut jasan

ene bihotza inongo

mugatzarrak molda dezan

osoa dut maiteago

zenbat hautsiago izan

aginterri ezin deno

behintzat herri bakar gisan.


Maitasunarena iparra hegoa

maitasunarena hango hemengoa

nortasunarena ez dut banakoa

soilik Euskal Herrikoa


Kantatu eta maitatu

den dena ere ez noski

tamalez maizegi jardun

izan dut hortz eta guzti

izate geuk hautatua

mozten zaiguno bortizki

behar dut erremin hori

bihur dakidan abesti.


Maitasunarena iparra hegoa

maitasunarena hango hemengoa

nortasunarena ez dut banakoa

soilik Euskal Herrikoa


Anje Duhalde

2012-01-23 15:16 #1

http://www.flickr.com/photos/charmedonex/6723350147/sizes/z/in/photostream/


Utzi iruzkina: