Bi zalantza

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-01-31 07:35
3




Badakit noiz hitz egin nizun lehenengoz, ez dakit zer esan nizun. Txamarra pasatzeko akaso edo inguruan al dabiltzan nire koadrilakoak. Gaur, baina, ez dakit nor hasi den, badakit zer esan diogun elkarri. Nire ohiko ideia garbiekin agertu naiz, esango dizudanaz ziur izango naizenaz ziur. Kontatu dizut gaizki iruditzen zaidala hau, horregatik egingo dudala hura, halere, ez dela bazter utzi behar beste hori. Zuk, danba, ez deritzozula gaizki honi, hobe dudala hura egitea, eta arrazoi dudala, ez delako baztertu behar beste hori. Nik, balitekeela, baina hura hala dela, hori honela, bestea bestela. Ez daukat jada horren ziur hurrengo esango dizudanaz ziur izango naizen. Zuk, orduan, hau-hori-hura. Nik Zuk. Nik. Zuk...

Elkarren hitzei errenditu gatzaizkie zenbaitetan, beste askotan ez gara ados jarriko, gaur ez behintzat. Eta zer? Zalantza bihurtu gara, azala ere garden ikusten dizut, didazu. Orain ez gaude ziur izan garenaz ere. Bi zalantza taburete banatan.

Bihar ere zain izango ditugu aulkiak, eta esango diogu elkarri, eseri, maite dut zurekin ados ez egotea. Bihar arte.



orhiko sorgina

orhiko sorgina 2011-02-15 14:42 #1

<p>Badakit ez dela gauza bera baina Otsagiko elkarrizketa bat oroitarazten dit : badakizu, Arabarrekin, politikari buruz... Ezin elkar adostu ta hala're segitzen genuen, zuten. Ezin elkar ulertu ta hala're gustora, elkarren lagun.</p>

<p>Bertso egunean ere erreskatera joan behar izan genuen e? jej...</p>

<p>Ta hala're, badakit poztuko garena berriz elkar ikustean, eztabaidan hastean... Nahiz eta politagoa den zurekin aritzea.</p>

errailak

errailak 2011-04-10 10:10 #2

http://www.flickr.com/photos/souphatra/5597597390/sizes/l/

orhiko sorgina

orhiko sorgina 2011-04-11 00:10 #3

neretzako al da helbide hori?


Utzi iruzkina: