Berez

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-05-03 21:19
1

- Ikusi al duk hori?

- Bai, kolpe latza eman ziok!

- Esan nian nik ona aterako zuala.



- Isil hadi! Nik esan nian hori. Ez al duk gogoratzen niri botatzen zidala pilota kabroiak, zakur ziztrin bat banintz gisan haren atzetik joateko?

- Ez al zitzaian gustatzen?

- Pilota jasotzea, bai, berez bai.

- Nola berez?

- Hiri gustatzen al zaik Anoetara joatea emazteak oparitutako sarrerekin?

- Beti Erreala, badakik.

- Eta gustatzen al zaik Anoetara joatea emazteak oparitutako sarrerekin, jakinda hire zaunkez ordu batzuez libratzeko egiten diala?

- ...

- Gustatzen zaik?

- Anoetara joatea, bai.

- Berez bai?

- Zakurra haiz.

- Hi ere bai.



 


orhiko sorgina

orhiko sorgina 2011-05-04 22:36 #1

<p>Ederra da mundua zakarrontzira botatzeko gogua duzun hoietan, gogoz irri iteko aukera izatia. </p>

<p>Bereziki irri egiteko arrazoia, zakarrontzira bota nahi duzun mundu horren zati baten bertze ikuspegi bat&nbsp;baldin bada.</p>

<p>&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: