batek, besteak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-10-14 18:10
2

Batek, inoiz ez zaiolako mariskoa gustatu
pintzekin kosk egingo ziolako
laranja zelako
horregatik ez zion deitu.

Besteak, ez zion hartu ez ziolako deitu.
eta inoiz ez zaiolako deitzea gustatu
zenbakiek kosk egingo ziotelako
beltza zelako
horregatik ez zion deitu.

Lehenengoak, ez zion hartu ez ziolako deitu
eta inoiz ez zaiolako mariskoa...

zapata ubelen oinatz

zapata ubelen oinatz 2010-10-18 21:40 #1

Batek, inoiz ez zuelako astirik izan,

beti bidaiatzen zebilelako,

gutunazalek irensten zutelako,

ez zion idatzi.

Bertzeak, etzion erantzun, etziolako idatzi,

itxaropenen putzuan saltoka,

postontziek uxatzen zutelako,

ez zion idatzi.

Bakoitzak bere istorioa, bakoitzak bere ametsak, bakoitzak bere erokeria...

errailak

errailak 2010-11-01 13:10 #2

Gutunak eta deiak, distantziaren gainean eraikitako zubi. Idaztea eta mintzatzea, besarkatzearen ordezko, ustez. Postariek baja hartzea eta kableak etetea, aitzakiak edo deskuiduak, zubiak hausten dituztenak eta besarkadak ukatu. Kontuz ibili behar da harremanekin, gutun-azalak eta telefono-hariak bezain hauskorrak diren aldetik.

Utzi iruzkina: