Amama

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-02-13 12:35
3

Amamak esaten dit gona motza janzteko. Ondo pasatzeko. Ez ezkontzeko gazte. Ikasteko. Ez apuratzeko, etarako ditudala. Jateko. Sorginekin haserretzeko. Lagunak zaintzeko. Mutilekin jolasteko. Ez ikasteko josten.

Beldur da emakumeak gorderik behar duten gizartean biziko naizen. Sufrituko dudan. Familiak goizegi lotuko nauen. Kostata irakurri, idatzi eta zenbatuko dudan. Larrituko naizen. Ibiliko naizen platera bete ezinik. Mihi gaiztoek zaurituko nauten. Bakarrik sentituko naizen. Jolasten ahantzaraziko didaten. Egunak eta gauak emango ditudan josten. Berak bezala.

Begiak triste sumatzen dizkidanean, isilik, trentaikuatrokua dala esaten dit, eta lasaitzen nau, irribarre egiten duten bere begiekin.

josu

josu 2011-02-14 14:12 #1

Oso polita. Eskerrik asko.

Bego

Bego 2011-02-14 18:22 #2

Testu hau asko gustatu zait, eta gainera, emakume askoren errealitatea erakusten du.

Mila esker, Bego

orhiko sorgina

orhiko sorgina 2011-02-15 14:58 #3

ezta broma : al zenuke libururik argitaratu nahi??

Utzi iruzkina: