2. SAIO OSAGARRIA LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA Martxoaren 15ean, larunbatarekin. Solaslagunak Iruñerriko Mintzalagunekin batera ikasturte honetako 2. Saio Osagarria antolatzen hasi gara: Eskualdeko Solaslagunak, Iruñerriko Mintzalagunak, Izarbeibarko Mintzakideak, Baztango AEK-k, Malerrekako IKA-k eta Bortzirietako IKA-k bertan parte hartuko dute. Saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera,  harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du. Autobusa Iruñeatik etorriko da, Baztango...