SAGARDOTEGIRA IRTEERA

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2014-02-11 15:00

2. SAIO OSAGARRIA

LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA

Martxoaren 15ean, larunbatarekin.

Solaslagunak Iruñerriko Mintzalagunekin batera ikasturte honetako 2. Saio Osagarria antolatzen hasi gara:

Eskualdeko Solaslagunak, Iruñerriko Mintzalagunak, Izarbeibarko Mintzakideak, Baztango AEK-k, Malerrekako IKA-k eta Bortzirietako IKA-k bertan parte hartuko dute.

Saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera,  harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.

Autobusa Iruñeatik etorriko da, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. (Behar izanez gero Beratarrak ere bilduko ditu).

Hona hemen antolatutako egitaraua:

LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA

Martxoaren 15ean, larunbatarekin, bazkaria.

Sagardotegiko menua:

Bakailao frijitua piperrekin

Bakailao tortilla

Txuleta (450 g. pertsonako)

Gasna, irasagarra eta intxaurra

Sagardoa eta ardoa aukeran

Prezioa: 26€

Kafea eta kopa aparte

Autobusez joateko:

Elizondoko plazan 13:30ean

Doneztebeko autobus geltokian 13:50ean

Autobusaren prezioa:  7€

Buelta 20:30ean Lesakako plazatik

Izen ematea: otsailaren 28a artio.

ANIMATU!!!

Arras-hagitz ongi pasatuko dugu elkarrekin!!!

 Oharra: Oroitu saio osagarri hauek denendako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak... parte hartzera animatzen ahal dituzue. Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!


Utzi iruzkina: