solaslaguna

Baztan, Malerreka eta Bortziriak

ETXEZ ALDATU DUGU!!

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2016-02-15 13:42

HEMEN HARRAPATUKO GAITUZU: http://solaslaguna.blogspot.com.es/ Esker 1000 gu bisitatzeagatik!!


Iepa Joxepa! Bukatu zaizkigu udako oporrak eta egunerokoan hasi beharko!  Urteberrian gertatzen den bezala, ikasturte hasieran ere, asmo berriz eta freskotasunez  helduko diogu bizitzari. Solaslagunak ere, berdin. Aunitzek jakinen duzuen bezala, ez naiz Oianko, Xabi naiz, eta Solaslagunaren Txoko hontatik dinamizatzaile lanetan arituko naiz aurten bere partez. Nire papera ahalik eta hobekien betetzen saiatuko naiz, ea neska guapa eta saltsera horrek bezalatsu egiten dudan! Jarduera berriak, irteera interesgarriak eta ikastaro zenbait proposatuko dizkizuet aurten, zuek proposatzen...


2. SAIO OSAGARRIA LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA Martxoaren 15ean, larunbatarekin. Solaslagunak Iruñerriko Mintzalagunekin batera ikasturte honetako 2. Saio Osagarria antolatzen hasi gara: Eskualdeko Solaslagunak, Iruñerriko Mintzalagunak, Izarbeibarko Mintzakideak, Baztango AEK-k, Malerrekako IKA-k eta Bortzirietako IKA-k bertan parte hartuko dute. Saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera,  harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du. Autobusa Iruñeatik etorriko da, Baztango...


Aupa Solaslaguna: Berako zahar-etxetik gurekin harremanetan jarri dira. Bertan dauden hainbat  aitatxi- amatxi jendearekin biltzeko prest dago. Alde batetik, bertako euskaldun zaharrak ditugu; Bortzirietako euskalki jasoa ikasteko eta praktikatzeko aukera. Bertze alde batetik, emakume Gipuzkoarra, euskara garbian, mantso eta zuzen aritzen dena. Euskara praktikatu eta ikasi nahi dutenendako aproposa. Gure ohiturak aldatzen ari dira eta anitzetan gure arbasoen istorioak  atzentzen zaizkigu, transmisioa ezinbertzekoa da, hauekin horrelakoak landu ahal ditugu. Beraz,  jakin-mina...




Kaixo lagun: Azaroaren 8an, ortziralea, Solaslaguna programaren aurkezpen merendua eginen dugu Donezteben, Malerrekako Mankomunitatean, 19:30ean. Proiektu honen helburua zonaldeko euskararen erabilerari bultzada bat ematea da. Horretarako, euskaraz solastatzeko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solastatzen direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Erran beharrik ez dago parte-hartzea erabat debaldekoa dela. Malerrekako, Bortzirietako eta Baztango Solaslaguna  2007an sortu zen. Programa honetan parte hartzen dutenek euskara maila hobetzeaz gain, gehiagotan erabiltzen ...



Kaixo lagun: Gure proiektuan parte hartu nahi baduzu edo bertzerik gabe gehiago informatu nahi baduzu, eginen den aurkezpen solasaldira eta ondorengo luntxera gonbidatu nahi zaitugu, Bortzirietako Euskaltegiko Matxinbeltzenea egoitzan, Lesakan, urriaren 18an, ortziralea, arratsaldeko 19:00etan. Hau aitzinerat ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaldun zaharrena eta baita euskaldun berriena ere. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!



solaslaguna 1456152737446

Zer dira MintzaPraktika programak? Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Zahar-berri… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak erabiltzen ditugu finean egitasmo berdintsuak izendatzeko: mintzapraktika programak. Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Ideia xamurra bezain eraginkorra da, kontuan hartzen badugu guztiontzako ez dela erraza euskaraz hitz egiteko gune, une eta kideak aurkitzea. Hori dela eta Euskal Herriko lurralde guztietan; hiri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dauden mintzapraktika programak. Egun 50 mintzapraktika egitasmo baino gehiago daude martxan Euskal Herrian zehar. 550 mintzatalde inguruetan 2.800 lagun biltzen direlarik. Ederra marka!