Eroskiren gainean berba egiteko Ondarroako Gazte Asanbladak prestatutako bigarren kanpaketa egin dute asteburuan Alamedan.13:00etan elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek, eta ostean, bazkaritan batu ziren koadrila ezberdinak. Iluntzean kalejira egin zuten batutakoek. Datorren asteburuko kanpaketarako ere hainbat ekimen prestatu dituzte Gazte Asanbladakoek. Iturria: http://www.11barri.info/ Indymedia eh: http://euskalherria.indymedia.org/eu/2006/03/26746.shtml Gaztesarea:www.gaztesarea.net Eroskiren aurkako akanpadak antolatu ditu Ondarruko gazte asanbladak Ondarruko Gazte Asanbladak, ...


Komiki bat banatu dute Gazte Asanbladakoek Beste ekonomia eta bizi eredu baten alde. Eroski ez! leloagaz komiki bat banatu dute herriko postontzietan.Ondarroako Gazte Asanbladak (OGA) Errenteriako Eroskiren aurka egindako mobilizazioetan protagonista izan den Horitxuren gaineko istorio bat kontatzen da bertan. «Errenterian egin nahi den merkatal zentroaren eraikuntzagaz bat ez datozen herritar guztiei mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu komikiaren bitartez. Borroka egiteko beste era bat da», azaldu dute.Bide batez, inauterietako zapaturako mozorroetan zer edo zer horia er...