komikia

eroskiez 1456132312393 Zerua horitzen ari da... | 2006-02-22 19:32

Komiki bat banatu dute Gazte Asanbladakoek Beste ekonomia eta bizi eredu baten alde. Eroski ez! leloagaz komiki bat banatu dute herriko postontzietan.

Ondarroako Gazte Asanbladak (OGA) Errenteriako Eroskiren aurka egindako mobilizazioetan protagonista izan den Horitxuren gaineko istorio bat kontatzen da bertan. «Errenterian egin nahi den merkatal zentroaren eraikuntzagaz bat ez datozen herritar guztiei mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu komikiaren bitartez. Borroka egiteko beste era bat da», azaldu dute.
Bide batez, inauterietako zapaturako mozorroetan zer edo zer horia eroatea deia egin dute. «Aratusteetan ere Eroskiren aurkako borrokan erabiltzen dugun kolore horia kalera atera nahi dugu. Hori dela eta, borroka horregaz bat datorrenak badaki zer egin», esan dute OGAkoek.
Iturria: www.11barri.info


Utzi iruzkina: