Akanpada

eroskiez 1456132312393 Zerua horitzen ari da... | 2006-03-27 12:22

Eroskiren gainean berba egiteko Ondarroako Gazte Asanbladak prestatutako bigarren kanpaketa egin dute asteburuan Alamedan.
13:00etan elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek, eta ostean, bazkaritan batu ziren koadrila ezberdinak. Iluntzean kalejira egin zuten batutakoek. Datorren asteburuko kanpaketarako ere hainbat ekimen prestatu dituzte Gazte Asanbladakoek.

Iturria: http://www.11barri.info/

Indymedia eh: http://euskalherria.indymedia.org/eu/2006/03/26746.shtml

Gaztesarea:www.gaztesarea.net

Eroskiren aurkako akanpadak antolatu ditu Ondarruko gazte asanbladak Ondarruko Gazte Asanbladak, Eroski eta multinazionalen kontrako borrokan, 3 asteburutako kuadrila-akanpadak antolatu ditu asteburu honetatik aurrera.
Ondarruko gazte asanbladaren oharra: Aspaldidanik du hartuta Ondarruko Gazte Asanbladak Eroski eta gainontzeko Multinazionalen kontrako borroka eta jadanik Lea-Artibain eta batez ere Ondarroan nahiko ezaguna zaigu Horitxu, behin eta berriz Eroski ez! esanez dijoan ipotx horia. Oraingo honetan ere beste ekintza bat egingo dute: herriko gazte kuadrila ezberdinetako jendeak akanpadak egingo dituzte Ondarrun Eroski ez lemapean. Tokia Ondarruko alamedan izango da Martxoak 17-18, 24-25 eta 31-1 asteburuetan, bertan hainbat joko eta ekimen emango direlarik asteburu bakoitzean.


Utzi iruzkina: