Nora goaz?

4
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-01-21 19:46

Izan ere:  Okela jaten dugu, baina ez ginateke gai izango abere bat akabatu, larrutu eta zatitzeko; batetik ez ginatekeelako ausartuko eta bestetik ez genukeelako jakingo nola demontre. Arraina jaten dugu, baina ez dugu arrantza egiten eta arrain usainari hatsa deitzen diogu. Esnea-edo edaten dugu, baina  ez ginateke gai izango behi bati tanta bat ere ateratzeko titietatik. Behien titiak errapeak direla ere kasik ez dakigu. Barazkiak ere jaten ditugu, baina ez dakigu zein den porruak landatzeko garaia. Portzierto, porruak erein ala landatu egiten dira? Arrautzak jaten ditugu, ba...