Egunero bezala, Miliak goizeko zazpietako autobusa hartu du lanera joateko. Betiko bidea, betiko bidaideak, betiko logura... Baina gaur zerbait berezia gertatu da. Gaur, autobuseko gizarte txikiak gu guztion hobe beharrez aritzen diren ikuskaritza zerbitzuen bisita jaso du. A ze lasaitua, gure ongizatea zaintzen duen norbait egotea... ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).


Erraien agindua

3
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-05-22 13:11

Ederra da bloga izatea, beste gauza batzuen artean inork eskatu ez dizkizun iritziak-eta haizatu ditzakezulako. Zenbatek irakurriko dituzten zalantzazkoa den arren, hor geratzen zaizu, sikeran, esan behar zenuena esan duzulako asetasun hori. Erantzunek ere lagundu egiten dizute pentsatzen zenuena osotzen, zabaltzen, sakontzen... Euskal blogosferan blogari bakarrak, nik dakidala, ez du iruzkinik baimentzen bere blogean: AmatiƱok. Bere atzoko mezua irakurrita iruzkin pare bat egiteko agintzen zidaten erraiek, ozen; hemendik erantzungo diot bada, mezuari:   ...