Deustura etorri zen Patxi Lopez asteazkenean. Diskurtso prefabrikatu eta erraz bat bota zuen lehen 30 minututan. Gero ikasleok galderak egiteko aukera izan genuen. Galdera asko baina erantzun gutxi. Erantzunak ere aurretik prestatutakoak; bulego, bilera eta marketing kanpainetan.   Lopez Lehendakari izango dela sinistuta dago. Logikoa izan daiteke; beti errazagoa baita partidua irabaztea futbolari bat kaleratzean. Kasu honetan 9 parlamentari kaleratuko dituzte “sozialista” espainiarrek. Nola galdu?   Hainbat galdera sortzen zaizkit honen harira; ezker abertzalea at geratzean, zei...


Atzo entzun nuen Euskadi Irratian, Eusko Jaurlaritzak sexu aldaketararko dirulaguntzak emango dituela. Entzun nuen kritika bakarra zera izan zen, Osakidetza beharrean dirulaguntza Madrazoren departamentuak ematen duela. Komentatu zuten, baita, marketing kontua dela beste ezerren gainetik. Normala hau esatea, izan ere emango dituzten 60.000 euroekin 4 pertsona laguntzeko aukera baino ez dute izango. Politikan progre itxura eman beharra dago askotan. Ez dut uste Jaurlaritza osatzen dutenek benetan kontu honetan sinisten dutenik. Ni ez naiz nire burua zuritzen hasiko. Gai honetan ez dut ukatu...


Publizitatea eta gizartea eskutik joan dira betidanik. Gizartean indarrean egon diren joerak eta modak publizitatean islatu izan dira. Harreman estu honen ondorio da, publizitatearen etengabeko aldaketa. Nahikoa da, urte batzuk atzera egitea eta garaiko iragarki bat aztertzea gaur egungo batekin ezer gutxi komunean izango duela ondorioztatzeko. Aldaketak nabarmenak izan dira. Publizitate informazionaletik transformazionalera egin genuen salto duela ez hain beste. Argudiotik sentimendura, arrazoitik kreatibitatera. Publizitatea zerbait ikusgarria bilakatu zen. Gehienok gaur egungo egoerari b...


Lagunok, ez izan ezkorrak, iraultza oraindik posible da… Posible, atzetik publizitate agentzia on bat baldin badago, jakina: aurrekontu zehaztua, marketing estrategia, target definitua, kreatibitate plana, media plangintza egokia. Esan dezagun argi: iraultza garaikideak eman behar dituen pausoak briefing batean datoz zehaztuta. Enkaputxatuta eraikin publiko batean sartzea, demokraziaren tenpluak profanatzea, hedabide guztiak asaldatzea, presidente bati adarra jotzea, bideo arrakastatsu bat plazaratzea, sarearen erabilerarik eraginkorrena sustatzea, errebindikazio batentzako era origina...