Hemen duzue Borthuzai eta bion alter-hegoek idatzitako bigarren Bat eta Bat zutabea Goiberri aldizkari berrirako.  


Ultra-komunikatzen

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-04-25 17:45

Hedabideek hiztunon biziberritzean itzelezko garrantzia dute, batez ere trinkotzean eta imaginario komunaren eraikuntzan. Baina hori nik baino hobeto esaten dute Garabidekoek bideo honetan: Baita Maria Gonzalez Gorosarrik honako honetan ere: Euskarazko komunikazioaren lorpenak. Hau guztia kanta hau eta berri hau buruan nahastetik etorri da. Erlazionatutako artikulua:- Komunikabide diglosikoak


EUSKAL KOMUNIKABIDEAK     Argia aldizkaria     Berria egunkaria     Goierriko Hitza     Goierri telebistaBESTELAKOAK     Sustatu.com


Otsailaren 1eko editorial bateratuari segida emateko, 2011ko otsailaren 15ean agerraldi bateratua egin dugu Donostian euskarazko hedabideok. Bertan, honako testu hau irakurri du Topagunearen Zuzendari Jasone Mendizabalek, sektorearen berri eman eta aldarrikapenak aurkezteko asmoz: Egunon, eta eskerrik asko agerraldi honetara etorri zareten guztioi. Gaur, hemen, euskarazko hedabide ez publikoetako ordezkaritza oso zabala elkartu gara, elkarrekin partekatu dugun gogoetaren berri eman, eta batera egin asmo dugun bidearen berri emateko gizartearen aurrean. Hemen, mahaian, hedabide hor...


Mercedes Bengoecheak, sociolinguista eta Alcalako Unibertsitateko irakaslea, ikerketa bat egin du egunakerietan eta beste komunikabidetan agertzen diren emakumeei buruz. Bere ustez, ideia nagusia da ia-ia ez dagoela emakumerik komunikabidetako berrietan. Bakarrik berrietan agertutako pertsonen %30 emakumeak dira. Alde batetik, politakari buruz orrialdetan, haien presentzia berrietako %11n dago. Eta emakumeak gutxiago agertzen dira ekonomiari buruzko berrietan. Hala ere, haien presentzia handiagoa da arteari buruz eta pertsona famatuei buruz berrietan. Datu hauek eta 80 hamarkadan egin zir...


Berria Telebistak gure egitasmoaren inguruko bost minutu pasatxoko erreportai labur bat egin zuen orain bi aste inguru. Ikusi nahi izanez gero beheko lotura klikatuta nahikoa izango duzue. "Emakumea Pilotari" egitasmoa Mila esker gurekin akordatzearren eta on dagizuela!


Urte berriarekin proiektu berri baten hasiko naiz parte hartzen. Orain arte blog honetan, Euskadi Irratiko Amaraunean eta Sustatun ari izan banaiz ere, oraingo hau nik neuk sortutako hedabide berria izango da. Neure ardurapean berrien hautaketa, maketazioa... Izena: EguRkaria news.net. EguRkaria, bestela ere nahikoa egurra jasotzen dugulako euskaldunok eta news, beti geratzen delako oso cool izena erdi ingelesez jartzea.Hemen duzue 0 alearen erakusgarri bat. Egin klik gainean irakurri ahal izateko.Oharra: Goiko tontakeria horretan agertzen zaretenoi: txarto esanak barkatu. Badakizue guztioi...


Azkenaldian dohainik diren egunkariak ugaritu egin dira gure kaleetan. Metro geltokietan, bus paradetan, plaza jendetsuenetan; leku garrantzitsu guztietan. Izen desberdinekin (Metro.....) ezaugarri komun bat daukate; hedabide talde garrantzitsuak daude atzean, Vocento kasu. 8–10 orritan ez da lekurik informazio askorako baina albiste garrantzitsuenak jasotzen dituzte; titulu eta piramide aldrebestuarekin aski. Dena labur-labur futbola eta prentsa arrosa ez ezik. Gure artean dauden tabloid hedatuenak dira. Negozioa non ote dagoen ez dakit baina gero eta gehiago daudenez profita nonbait egon...


Azken urteotan euskararen normalizazioa eta erabilera inguruko erabakietan Aguraingo Udalaren jarreraz kezkatuta, euskalgintza arloan lan egiten dugunok gure kezka eta iritzia plazaratzea erabaki dugu. BERRIA http://www.berria.info/paperekoa/IRITZIA/2008-11-27/006/007/ZUZENDARIARI._Emakume_presoak_Aguraingo_Udalak_euskarari_bai_BITTOR_TREBIÒ.htm NOTICIAS DE ALAVA http://www.noticiasdealava.com/ediciones/2008/12/02/opinion/d02opi4.1092045.php  


Gasteizen bizi nintzenean egunero entzuten nuen Hala Bedi irratia. Oso irrati freskoa da, izan edo ez, gazte sentitzen direnek eginikoa. Hala Bedi entzutean  badirudi presiorik gabe lan egiten dutela eta egun, eskertzekoa da hori. Izan ere, hedabideek tankera guztietako presioak pairatzen dituzte noiz edo noiz.   Aurten hogeita bost urte bete ditu Hala Bedik komunikatzen, eta urteurrena aitzakiatzat hartuz, “Komunikabide alternatiboak eta teknologia berriak” deituriko jardunaldiak antolatu zituzten pasa den ostiralean eta larunbatean, hots, otsailaren 29an eta martxoaren 1an. Ald...


Ertz askoko poliedroa da eguneroko diglosikoek eskaintzen duten panorama. Baina oro har, argi dago euskaren presentzia oso dela murritza egunkarietan (euskara hutsezkoaz aparte, jakina). Egunkari eleanitzei begira, ezinezkoa dirudi euskaraz bizi ahal izatea, informazio idatziaren kontsumoari gagozkiolarik. Hala al da? Tapoia edo oztopoa al da euskarazko prentsa garatzeko prentsa diglosikoa izatea?   Egunkari diglosikoei buruz berba egiterakoan neuk hiru mota gura ditut ezberdindu hasieratik bertatik. Badakit sailkapen hau ez dela zuk egindakoa, baina nik aukeratu dudan irizpidea beste...


Emakumea Pilotariren inguruko informazioa agertu da hainbat hedabidetan. Gaur, adibidez, lau artikulu kaleratu dira. Hona hemen loturak sartu nahi duen ororentzat: Noticias de Gipuzkoa: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2007/11/08/vecinos/urola-garaia/d08uro34.798595.php Goierriko Hitza: http://www.goierrikohitza.info/hitza_n.php?herria=ZUMARRAGA&fetxa=2007-11-08&izena=p00006014&eskualdea=GOIERRI&produktua=GOIERRIKO# Urretxu-Zumarragako herri aldizkaria: otamotz.com. http://www.otamotz.com/index.php?option=com_content&task=view&id=1960&Itemid=1229...


2007ko apirilak 26 ezagutu genuen albistean. Metroan dohan banatzen den ezparringi batek hala zioen: SALIR HOY20minutos REDACCIÓN. 26.04.2007 TEATRO ‘Honolulu leku bat’ Íntegramente en euskera, Gilkitxaro organiza esta obra, donde se cuenta el conocido problema de la vivienda. Una pareja de enamorados ve cómo este conflicto les hace dejar a un lado las cosas bonitas de la vida. * Bilbao. Centro Cívico San Francisco. 19.30 h. Entrada libre. O, ene, Lulu eta Elmer, maiteminduta? Elmerr, albistea irakurri bezain pronto, parkera joan zen, eserlekuan Lulu itxoitera. Lulu, albistea irakur...


Komunikaldiak 07

1
txantxiku 1456153203662 Txantxiku | 2007-02-24 16:08

Kaixo, lagunok! Jarraian, martxoaren 1ean HUHEZIn izango den Tokiko Telebista Digitala Euskaraz jardunaldiari buruzko datu batzuk emango dizkizuet. Komunikaldi hau, unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko plaza da. Aurten, zehazki komunikazioa ikasten ari diren ikasleentzat zuzenduta daude. Baita ere, hedabideetako eta enpresetako profesionalei edota komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei. Komunikaldira joateko izena eman behar da otsailaren 26a baino lehenago eta matrikula 25 €koa izango da, hala ere, ikasleak eta langabeak ez dute matrikula ordaindu beharra izango. I...


Orain dela zortzi urte egunkari berri bat agertu zen gure kioskoetan. Euskadi Información egunkariari agur esaten genion momentu berean Gara egunkaria gurera heldu zen. Zortzi urte pasatu dira jada. Euskal komunikabideentzako 8 urte luze. Gaur egun Egin-en erredakzioa itxita jarraitzen du, Egunkaria-k ere etorkizun bera izan du, Ardi Beltza... hainbat komunikabide egoera berdinean. Beraz, zortzi urte hauetan egindako lana eskertu behar diogu  Gara egunkariari. Espero dut hurrengo zortzi urteetan gure kioskoetan letra gorridun egunkari horrek betetzen duen lekua hutsik ez aurkitzea...


Berria-ren estilo liburua

irune 1456148012785 Uxar | 2007-01-25 17:54

Orain dela hilabete pare bat Berriaren estilo liburua aurkeztera etorri ziren huhezira. Lehenik eta behin, ez dakienarentzat esan beharra dago estilo liburu bat askotan sortzen diren dudak argitzeko eta idazteko baliabideka lantzen laguntzeko liburu bat dela. Idazterakoan behar dugun laguntza izateko egina dago liburu hau, argi eta idazkera erakargarri batez komunikatzeko, ezaugarri hauek oso garrantzitsuak dira eta. Gainera dudak argitzerako orduan erraz eta bizkor aurkituko dugu bilatzen ari garena, estilo liburu hau atalez osatuta baitago. Laguntza bikaina da idazterako orduan, batez ere...


Xakin nahi balin baduzue nola entzun Irulegi irratia edota Gure irratia behekoari kasu egin. Lehenbizi bilatu www.tv-radio.com , gero beitian, pantaila batean dago "écouter nos clients", beitiago "radio" hitza jo, eta zerrenda handi bat agertuko da, hamaika irratikin, hortxe daude Irulegi eta Gure Irratia. Aste honetan ere pipitaki bat proposatzen dizuegu: pipitaki papataki nik baitakit gauza bat...xingola-mingola, itzuli-mitzuli, eta beti goiti ari, zer da? Eta bukatzeko Luzaideko atsotitza: Andredena martxoko, behia larrean aseko: Erramu egunerako zezena da beldurxko