Westerra Hollywood-ko urrezko urteetan genero oso zabaldua zen, baina gainbera etorri zen eta ia desartzeraino ibili da azken harmakadetan, salbuespen oso aipagarri gutxi batzuk kenduta. Hor izan genuen westerrean ospea lortutako Clint Eastwood eginiko batzuk (Josey Walles legegabea, Barkamenik gabe) eta Kevin Costner Oscarrak irabaziz Otsoekin dantzan filmarekin. Hortik kanpora, ia deus.Azkenaldian, badiduri musikalak jasan duen buru altxaera lortzen hasia dela, genero honetako filmak noiz edo noiz izaten ditugu zinemetan. Berpizte hau Kevin Cosnert-rrekin abiadarazten da, Open Range eraka...


Ben-Hur denok ezagun dugun zineko filme klasiko horietako bat da, ia aurkezpenik behar ez duena. Urte askotan Oscar gehien batzen zuen filma izan da, 11 izanez, eta ez dago ezbairik izan duen garrantziaz, zinearen historian, bere tokia duelarik.Hollywood-eko urrezko urteetan eginiko superekoizpena da, berriz egingo ez ziren modukoak. Garaiko izar nagusietako bat, Charlon Heston, garai hartan arrakasta zuten peplum bat antzeztu zuen William Wylerren aginduetan.Zihurrenez, filme honetaz gehien gogoratzen dena, kuadriga lasterketa izugarria da, ia 20 minutuz luzatzen dena. Benetako tamaian era...


Planeta Junior pasadan astean iragarri du, Marvel etxearen animazio eskubide desberdinekin egin dela, telebista eta formatu domestikoetan argitaratzeko.Horietako batzuk, euskaratuak badaude bere garaian ETB-ek eman zituelako. Zoritxarrez, PlanetaJunior, ETB-rekin tratuak egin baditu ere, oraindik inoiz ez du euskarazko bikoizketa bakarra kaleratu, besteak beste: Heidi, Marco, Vickie Vikingoa, Pippi Galtzaluze, Hauek dira, Planeta Junior-rek euskaragabe kaleratu beharrekoak akordio honi esker: X-taldea, Spiderman (1981) eta Spiderman eta bere lagunak.X-taldea (X-men)Komikietan oinarriturik, ...


Hanma-Barbera da, iazko mendeko telebistarako animazio erreferentetako bat. Mende erditik gora lanetan ibili ziren, telesail eta ospea lortu duten pertsonai ugarirekin lanean.Telebistan egin bazuten ere bera lan nagusia, Hanna eta Barbera zinetik zetozen. MGM-rako Ton eta Jerry-ren cartoonak egin zituzten, baina cartoon formularen gainberarekin telebistan bilatu behar izan zuten babesa, noiz edo noiz zinemarako filme bat edo beste egin izan ahal zutelarik bere pertsonaiek ospe haundia garatzen bazuten.Hori izan zen Harriketarren kasua. 1960 hasitako telesailak denboraldi ugariz luzatzea lor...


James Bond dugu ezbairik gabe, zineko espio saga luze eta ezagunena. 6 aktore dira dagoeneko 20 filmatik goran agente britaina antzestu dutenak.Bond filma guztiak ez daude euskaraz bikoiztuak, baina bai klasikoenak. Zihurtatuta daukagu, sagari hasiera eman ziona, hau da "No doktorea" (honetan Bond ez da ageri tituloan) bikoiztuta dagoela, eta hortaz gain, Sean Conery-ren beste batzu badirela bikoiztuak, bikoizketa urte mordoxkakoak gainera.Bond-en filmak edizio desberdinak izan zituzten. Bereziki aipatzekoa da 2006ko azken hilabetean kaleratutako edizioak. Ordura arteko filme guztiak atera ...


Igandean TVE1-ek "En busca del valle encantado" eskaini zigun, hau da, "Haran sorginduaren bila". Don Bluth-en klasikoetako batez hari gara, 80-90 hamarkadan Estatu Batuetan Disney-ri aurre egin zion animatzailea.Don Bluth ez behin, bitan uko egin zion Disney-ri. Lehena "Loti ederra"-ren garaian, monje joateko. Bigarrena, Robin Hood-en garaian, Disney animazio kalitatea birrindu eta enpresa KO-tik gertu zegoenan. Don Bluth-i zor zaizkio animazio amerikar klasiko ugari, hara hor Fievel (euskeratua ere), Eguzki erregearen bila (En busca del Rey del Sol, euskaratua ere), Haran sorginduaren bil...


Aro berri bat iritsi da gure etxeetara, filmeen alokairua interneten bidez egingo den garaia gure artean da. Ez da berriz kotxea hartu beharko bideoklubetara joateko, ezta bigarren aldiz bidea egin behar filma itzultzeko. Beti izango dugu alokatzea, beti edukiko dugu guretzako kopia zai eta, bideoklubetan gertatzen ez dena, aurretik norbaitek eraman izana daitekeelako.Xbox da honelako zerbitzua ematen lehena, baina hilabete kontua da PlayStation3-k berdin egitea ere, eta badira antzerako aparatuak aurreikusita.Kontsola internetera konektatua egonda, kontsola beraren menuak erabiliz, alokair...


Egunak dira ETB3 emititzen hasi zela, baina oraindik ere, egunkari gehienek ez dute kate hontako programazioa adierazten. Ohituraz, oraindik ere, kate analogikoen programaketa ageri dute bakarrik, LTD existituko ez balitz bezala eta kate analogikoak laister itzali beharko ez balira bezala.Eta hori, arazo larri bat da. LTD-ea duenak, EPG-a begiratu beharko duelako ezinbestean, telebista aurrean egon behar du horretarako, eta ez da programazioa begiratzeko modu erosoena, ezta fidagarriena. Hor ibili da ETB3 hasi zen lehen egunetan EITB-ren EPG-ea guztiz zoro, eta gero, egonkortu bada, oraindi...


ETB3 hasi berri da, eta hor dabiltza jendea bultzaka ikusteko presta dadin. Eta hor aukerak bi dira oraingoz: Lur Telebista Digitala eta Euskaltelen lehioa.Beraz, LTD-rik ez duena edo ezin duena izan, behartuta dago Euskaltelen lehioa kontratatzea. Imagenio, OrangeTV edo Canal+ duenak, ezin du ETB3 ikusi.Hau da, ETB kate publiko bat, ezin da ikusi norberak nahi edo ahal duen erara, baizik heurek esaten duten erara. Heurak zuzenean LTD bidez ikusterik ez baduzu, plataforma digital bat ezartzen eta iragartzen dizute.ETB, kate publikoa izanda, kate irekian eta ez ordainezkoan, ezin du bere hed...


Esan dizuegunez, Crash filmaz egingo dugun emanaldia aukera bakarra izango duzue euskaraz ikusteko urte askotan, aurrerago ikusteo aukerarik sortuko balitz, eta aukera ez sortzea zihurrena da.Nola liteke euskarazko bikoizketa egonik aukera bakana egotea filme hau euskaraz gozatzeko? Ikus dezagun filme honen euskarazko bikoizketak izan dituen gora-beherak.Zine estreinaldia izan zenean, gaztelerako bikoizketaz egin zen euskal herrian. Une hartan, ez zegoen euskarazko bikoizketa egiteko asmorik. Dvd-ea editatzeko garaia iritsi zenean, oraindik ere, euskarazko itzulpena egiteko erabakia hartu g...


IrudiTxokoa egiteko, banatzaile askorekin hizketan gabiltz eta gai piloaren jarraipena egiten dugu. Horietako bat, Juanma Bajo Ulloa Gazteitar zine zuzendariaren lehen filmeen dvd edizioa izan da.Luze jo du, benetan luze, bere lehen bi filmeen edizioa ateratzea. Bi urte edo gehio badira Avalon heurak ateratzeko lanean dabilela. Arazo ugari sortu eta konponduz joan dira edizio benetan zainduak ateratzeko.Azkenik, azaroaren 26an atera behar dute 3 diskako edizioan "Alas de mariposa" eta "La madre muerta". Baina "Alas de mariposa" koxka batekin aterako da, euskarazko bikoizketa ez du eramango,...


Gai hau azaltzeko, gauza bat azaldu beharrekoa da aurretik: zein telebista kate ditugu euskarazko emanaldiak ematen?Denek ETB1 erantzungo zenukete, baina badira beste kate batzuk. Ikus ditzagun:- ETB2, programaren bat hortik galdua ematen dabil, bereziki igande goizetan meza santua, duela hilabete batzuk badirela, ETB1 igande goizetan umeentzako programazioa izorratzea ekidituz.- EITB talderaren ETBSat eta CanalVasco. TDT, satelite eta plataforma digital desberdinen bidez jaso daitezkeenak, programazioaren zati bat euskaraz dutenak.- LaSexta.LaSexta? Bat baino gehiago ez du esperoko, baina ...