Euskaltel, euskara kentzen digun plataforma digitala

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-10-08 10:10

Gai hau azaltzeko, gauza bat azaldu beharrekoa da aurretik: zein telebista kate ditugu euskarazko emanaldiak ematen?

Denek ETB1 erantzungo zenukete, baina badira beste kate batzuk. Ikus ditzagun:

- ETB2, programaren bat hortik galdua ematen dabil, bereziki igande goizetan meza santua, duela hilabete batzuk badirela, ETB1 igande goizetan umeentzako programazioa izorratzea ekidituz.
- EITB talderaren ETBSat eta CanalVasco. TDT, satelite eta plataforma digital desberdinen bidez jaso daitezkeenak, programazioaren zati bat euskaraz dutenak.
- LaSexta.

LaSexta? Bat baino gehiago ez du esperoko, baina LaSexta, baditu euskaraz ematen direnak. Interes publiko legea medio, lehen mailako futbola kate autonomikoek zutenean idatzitakoa , LaSexta, espainiako futbol ligako partiduak dituena izanda, asteko partidu bat behintzat katalanez, euskaraz eta galiziarrez eman behar du.

Lehen, deskonexio erregionalak eginez egitea zen idea, baina, horren ordez, LaSextak, TDT bidez espainia osora lau hizkuntzetan aldi berean emanez egiten du. Eta euskararen hedatzeko oso positiboa da, euskal herritik at badirelako euskaldunak ETB jaso ezin dezaketenak.

Eta hona Euskaltelekin dugun arazoa, LaSextak ematen duen euskarazko komentarioa kentzen digula.

Orain arte, telebistetan gehienez jota, bi audio zirela uste izan da, jatorrizko bertsioa eta bikoiztutakoa. Inoiz ez da uste izan 4 audio desberdin aldi berean emango zirela. Eta hori dela eta, sistema guztiak 2 audio gehinez erabiltzeko programatuak egon ohi dira.

Eta LaSexta futbola euskaraz ematen dagoenean, Euskaltelek bi lehen audioak bakarrik errespetatzen ditu eta beste biak jan. Arazoa, euskara hirugarren audio tokian dago, eta galiziarra laugarrenean eta Euskaltelek lehenengo biak bidaltzen ditu bakarrik etxeetara, hau da, gaztelera eta katalana.

Beraz, Euskaltelek futbola gaztelera edo katalanez ikustera aukeratzera behartzen zaituen bitartean, Sevillan, Madrilen edo Bartzelonan TDTea duen edozein euskaldunek euskaraz ikusi dezake.

Urtebetea da LaSexta 4 hizkuntzak ematen dabilela. Hasieran Euskaltel euskara jaten ibili zen, eta gero zuzendu zuen bere portaera, baina oporren bueltan, badiduri berriz dugula arazoa. Azken larunbateko partidua, Bartzelonak Madrilgo Atletikoari sartu zion 6-1 ikaragarria, euskara gabe eman zuen Euskaltelek berriz ere.

Irrigarria da, Euskaltel bezalako euskal plataforma digital bat gai ez izatea euskara ez emateko ahal denean. Euskaltelek jakingo du nola zaindu bere negozioa, baina horrela, euskalzaleak erakarrikoduela uste badu, gaizki doa.


Utzi iruzkina: