Dolce far niente-aren zalea zara? Ezer ere egin gabe egoteko gai, zeure pentsamenduetan galduta? Ez erantzun hain azkar, itxaron apur batean.   Gela batean sartuko zaituzte, inolako estimulurik ez daukan gela isil batean, eta hamabost minutuz eserita, ezer egin gabe, bertan egoteko esango dizute. Ez musikarik, ez irakurketarik, ez ezer; zu eta zeure burua, zure gogoa eta zure gogoetak.   Harward eta Virginiako  unibertsitateetan egin zuten esperimentua, eta Science aldizkarian argitaratu: 531 gizon-emakume 18tik 77 urte bitartekoak hartu eta gela batean hamabost minu...


Gaur lagun batek telefonoz deitu dit. 2 orduz (bai bai ondo ipini dut bi ordu) hitzegin ondoren ixeki dugu telefonoa. Telefonoa ixeki bezain laister gogoeta bat etorri zait burura: zertarako deitu dit? ia ia bi ordutan ez dit hitzegiten utzi ere egin, berak zituen arazoak exponitu dizkit ( Exposizioa ala luzemetraia¿?). Zaila egiten zaizkit monologoak jarraitzea, berez dialogoa izan beharko lukenean, eta telefonoz gainera!!! Nik hitz jario-etengabea duten pertsonak zailtasunez senti naiteke gustura haiekin, inongo partehartze aktiboa baimentzen ez duten elkarrizketarik gabe...diskurtsoa lit...


Bakardadeaz

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-11-14 18:55

    Euria da, nire aurrean doa emakume bat yorkshire ñimiño bat uhaletik lotuta daramala. Halako batean txakurtxoa gelditu egin da. Emakumeak diotso:   -¡¡Venga, que es tarde!!   Txakurrak geldi jarraitzen du, begiratu egin dit bere ondotik pasatzen ari naizela. Eta andreak txakurrari:-Pero ¿qué estás mirando ahora? ¡Vamos!  


ISPILUA IV

1
itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2007-11-28 11:37

Behin batean bikote bat urruneko etxe handi batean bizi zen. Gizona marinela zen eta beti kanpoan egon behar zuen, horregatik emaztea beti bakarrik egoten zen egunero eta bakardade handia sentitzen zuen. Egun batean senarra hondoratutako itsasontzi batean aurkitutako ispilu batekin etorri zitzaion. Gainera magikoa zela esan zion, honela kanpoan zegoen bitartean berarekin hitz egin ahal izango zuela esan zion, baina gezurra zen. Emaztea oso pozik geratu zen, senarrarekin hitz ahal izango zuelako. Hurrengo egunean senarrak joan behar zuen eta emaztea berriro bakarrik geratu zen. Orduan, ispil...


Goizeko seiak, eta negu gorrian bakardadeaz gozatzen, jaka jantzita, hori bai.   Hezetasuna, ihintza eta hotza hezurretaraino sartzen zaizkit, naturaren freskotasuna izatean sentitzeko aukera.   Niretzat bakarrik da hau guztia. Kalean argi gutxi batzuk, isiltasuna, eguna gau bihurtu bezain laster nagusitu da, jende guztia ohean bero-bero, lotan edo bikote baten konpainiaz gozatzen, adibidez.   Ni, bakarrik nago orain munduan, txoriek begiak ireki eta niretzat abesten dute, ez beste inorentzat.   Paseo bat, hiria-natura edo natura-hiria, aldaketa premia, pentsatzeko denbo...


Tipo zorteduna naz duda barik. Ni baino askoz geixao dakiten pertsonen lagun izateko zortea dekot eta asko ikasten dot beraiengandik edozein egunetan, kafe bat hartuz, edozein gaietaz berbetan… jende jator, jakintsu eta umilak (umilegiak) diez ene lagunak.Atzo bertan, ingelesezko Loneliness eta Solitude berben arteko desberdintasuna ikasi neban. Ez naz ondo gogoretan zertaz berba itxen gauen, baina halako batetan perla bat soltau eban kolega batek: Loneliness eta Solitudek ez omen dekie esanahi berbera. Nik ingles askobe ez, baina apur bet badakit baña ez neban berba hoien arteko desberdint...


Zergatik nahiko luke psikopata batek nire etxean sartu eta ni odol hotzean hil? Mila arrazoi bururatzen zitzaizkidan, eta arrazoiak bukatuta ere, berdin; izan ere, noiztik behar ditu arrazoiak psikopata batek, asasinatzeko? Nola ailegatuko litzateke psikopata bat nire ohera? Nola zabalduko lituzke atariko bi ateak, etxeko ate blindatua, nik ate aurrean kokatuko barrikada pisutsua? Psikopatek baliabide ugari dituzte, gauza jakina da: giltzen kopia klandestinoak, leherkariak, arnesak, leihotik sartzeko-edo… Bakarrik nengoen etxean. Bakarrik nire imajinazio morbosoarekin. Ezin nuen lorik hartu...