Bizarrain

Altzan eta euskaraz

Zozketaren emaitzak

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2009-06-12 12:47

Altzako Euskaraz Bai Zozketaren zenbaki sarituak hauek izan dira: ·         1go saria: Janari-saskia Imanol harategiaren eskutik: 3068 ·         2. saria: Nido tabernan bazkaria bi lagunentzako: 1113 ·         3. saria: Hitza egunkarian urtebeteko harpidetza Bizarrainen eskutik: 0231   Zorionak sarituei, eta jai onak pasa guztiok!


Donostialdean Bai Euskarari Ziurtagiria duten 205 entitateen gida argitaratu dugu Altzako Bizarrain eta Donostiako Euskarak Batzen elkarteok eta Ziurtagiriaren Elkarteak, bigarren urtez.  Aurtengo gidak, iazkoak baino 49 zerbitzu gehiago jaso ditu. Liburuxkaren 6.000 ale kaleratu dira, eta Irutxuloko Hitzaren harpidedunei banatu zaie. Gainontzekoak, ziurtagiria duten saltokiek eta enpresek banatuko dituzte beren bezeroen artean. Gidaren bidez Altza eta Donostiako euskalgintzak dei egin nahi die euskaltzaleei euskaraz bizitzeko olatura atxiki daitezen, euskaldunok euskaraz bizitzek...


Euskaraz bai zozketa abian da, laugarren urtez jarraian. Bai Euskarari Ziurtagiria duten Altzako entitateek beren bezero eta kide zaretenei oparituko dizkizuete zozketaren zenbakiak, zuen leialtasuna eskertu nahirik. Sariak izango dira Imanol Harategiak eskainiko duen janari-saskia, Nido tabernak oparituko duen bi pertsonentzako bazkaria eta Bizarrain elkarteak bere gain hartuko duen Hitza egunkarian urte bateko harpidetza.


Iñigo Legorburu Arregi errenteriarra izan da Bertsopaper Lehiaketako irabazlea, Marko inkonparable horri lanari esker. Altzako onenaren saria, exequo banatu da, eta Santi Zapirain Elizalde eta Xabier Mujika Casares izan dira irabazleak. Sari banaketa maiatzaren 15ean, egin da /* Font Definitions */ @font-face {font-family:"Palatino Linotype"; panose-1:2 4 5 2 5 5 5 3 3 4; mso-font-charset:0; mso-generic-font-family:roman; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:-536870009 1073741843 0 0 415 0;} /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-paren...


Bizarrain Kultura-Elkarteak antolatu duen I. Bertsopaper Lehiaketa amaitu da. Guztira, hamar lan jaso ditu elkarteak eta lehiaketaren irabazleak erabaki ditu. Iñigo Legorburu Arregi errenteriarra izan da Bertsopaper Lehiaketako irabazlea, Marko inkonparable horri lanari esker. Donostia izan da bertso sarituen gaia.  Altzako onenaren saria, berriz, bi pertsonen esku geratu da, exequo, Santi Zapirain Elizalde eta Xabier Mujika Casares izan dira irabazleak. Sarien banaketa maiatzaren 15ean, bihar, egingo da Herrerako Nido tabernan, Hudaltzainak-en bertso-saioa hasi aurretik, 22:00eta...


Bertako euskalgintzako erakundeek bultzatuta , Altzan jada abian jarri dute ekimena norbanako, enpresa, saloki eta bestelako entitateei beren aseguruak euskaratzeko gonbita luzatuz. HITZA (+)


Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza da eta euskal herritar guztion hizkuntza izatea nahi dugu. Aukera hori hartu dugunontzat euskaraz bizitzeko baldintzak sortu nahi ditu euskalgintzak. (+)


Euskaraz seguruago

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2009-04-23 17:37

Kontseiluak, Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak aseguru-etxeetan eragiteko Euskaraz seguruago kanpaina abiatu dute, eta Altzan Bizarrainek garatuko du. Euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu, baina nabarmenak dira egunero topatzen ditugun ezintasunak. Horien adibide dira aseguru-etxeekin izaten ditugun hartu-emanak. Euskaraz seguruago kanpainaren helburua da aseguru-etxeek eskaintzen duten zerbitzua euskaraz ere jasotzea. Norbanako euskaltzaleei (eta era guztietako gizarte-eragile eta entitateei) luzatzen dizuegu parte hartzeko deia. Gehiago jakiteko klikatu hemen.


Altzako I. Bertsopaper lehiaketa antolatu du Bizarrain kultura-elkarteak. Lehiaketa helduei zuzenduta dago eta gaia eta neurria libreak izango dira. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 8a baino lehen bidali beharko dituzte lanak, Bizarrain kultura-elkartearen helbidera. Informazio gehiago hemen.


Gero arte Korrika!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2009-03-31 17:21

Bikaina izan da 16. Korrikak Altzan izan duen abegia!! Eta orain penetan joan delako...baina pozik izan duen arrakastarengatik. Oraindik kilometro asko ditu egiteko eta zorterik onena opa diogu. Hurrengora arte! Altzan egin duen bidearen argazkiak ikusteko klikatu hemen. Argazki gehiago ikusteko hemen