Bizarrain

Altzan eta euskaraz

Euskal musika gustatzen zaigulako, eta Altzatarrak izateaz harro gaudelako, hemen dago jada... 1. AltzataROCK EUSKARAZ!!! WILLIS DRUMMOND, LEIHOTIKAN eta MUTÜRBELTZ AZAROAK 10, 21:00etan LARRATXO KULTUR ETXEAN. Sarrerak: 7€ (10€ leihatilan): Altza: Casares Kultur Etxea Zumardi taberna Ipotx taberna Nido taberna Donostia: Doka Kafe Antzokia (Antigua) Kosko taberna (Egia) Belea taberna (Alde Zaharra) Orereta: Cyne Reyna taberna Pasai San Pedro: Begi Haundia taberna Pasai Antxo:...


Mila esker guztioi

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2012-10-19 12:13

Atzo 80 pertsona inguru elkartu ginen "Gazta Zati Bat" Dokumentalaz gozatzeko! MILA ESKER GUZTIOI BIHOTZ BIHOTZETIK!!! MINTZAMINA AURRERA DARRAI!!! Argazkiak.org | Gazta zati bat © cc-by-sa: Bizarrain


Argazkiak.org | Gazta zati bat © cc-by-sa: Bizarrain 2012ko Mintzamina hemen dago!!! "Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldiarekin emango diogu hasiera URRIAK 18an (osteguna), 19:30ean Larratxo Kultur Etxan aurtengo MINTZAMINAri.


Argazkiak.org | Mintzalaguna Altzan 2012 © cc-by-sa: Bizarrain Iaz izan zuen arrakasta ikusirik eta altzatarren eskariari erantzunez, aurten ere martxan jarri dugu"MINTZALAGUNA ALTZAN" ekimena. . Euskarazko mintzapraktika saio informalak antolatuko dira, euskara ikasi berri dutenei, euskaraz norekin hitz egin ez dutenei edota lagunartean eta euskaraz tarte atsegin bat eman nahi dutenei zuzendua. Lagunartean euskaraz hitz egiteko gogoa baduzu, deitu (605 73 28 45) edo gure helbidera idatzi (bizarrain@altza.net). Animatu zaitez! eta parte hartu!


Zortzigarren urtez, Euskaraz Bai Futbol Festa antolatu dugu Herrerako Sporting kirol elkarteak eta Bizarrain kultur elkarteak. Ekimen honen bidez, gurasoei, haurrei, ikastetxeei eta kirol elkarteetako kide eta arduradunei gogorazi nahi diegu euskarak esparru naturaltzat dituela kirola eta jolasa. Bizitzako arlo guztietan euskarak normaltasunez aurrera egitea lor dezakegu, ahalegina atsegina baita. Denon konpromisoarekin are errazagoa izango da.Aurtengo futbol festako kartelaren diseinua Herri Ametsa Ikastola, Herrera eta Altza Herri-ikastetxeetako haurrek egindako irudietatik aukeratutakoek...


Kaixo lagunak. Lastima, aurtengo Mintzamina amaitzera doa. Eta ondo amaitzeko, benetan jarduera polita prestatu dugu. Juan Gorostidi idazlearen, "Lau kantari" liburuaren inguruko gogoeta. Espero zaitugu! Hitzordua: Abenduak 15 (Osteguna), 19:00etan Tomasene Kultur etxean Argazkiak.org | Juan Gorostidi idazlearen "LAU KANTARI" liburuaren inguruko gogoeta. Tomasene Kultur Etxean. © cc-by-sa: Bizarrain


Iazkoa bezala, aurtengo mintzodromoa arrakastatsua izan da.Hona hemen argazki batzuk            


Mintzodoromoa

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-11-21 16:11

Kaixo lagunak! Aurtengo Mintzamina aurrera darrai. Aste honetan prestatu dugun jarduera Mintzodromoa da. Euskara ikasten ari diren altzatarrekin hartu-emana abiatu nahi dugu, euskara euskaltegiko gelatik plazara jalgi nahirik. Euskaldun zaharron eta euskara ikasten ari direnen arteko zubiak eraiki nahi ditugu, sarea osatu, egunerokoan eta edozertarako euskaraz aritzea erraztu nahian. Hitzordua: Azaroak 23an, 17:00etan, Altzagainako Plaza Gorrian. Parte hartu! Argazkiak.org | Mintzodromoa 2011 © cc-by-sa: Bizarrain


"Sagarren denbora" bideo emanaldiarekin emango diogu gaur hasiera aurtengo MINTZAMINAri. Dena den, ez da jarduera bakarra izango. Hona hemen, aurtengo MINTZAMINArako prestatu dugun egitarua. Espero dugu gustatzea! Argazkiak.org | Mintzamina 2011 © cc-by-sa: Bizarrain


Argazkiak.org | Sagarren denbora. Bideo emanaldia © cc-by-sa: Bizarrain