BERBA EIZU!

gazte ardurak, kezkak, interesak, iritziak, kritikak...

Gaurko gure blogeko sarrerak ez du komentario gehiegirik behar. Edo agian analisi handi bat beharko luke, zelan da posible Zapatero presidentea Aznar eskuindar presidente ohia defenditzen egotea Hugo Chavezen aurrean eta bestalde beti isilik eta protokolozale dagoen erregea, lehengo eskuarekin seinalatzen egotea (erregea errespetua eskatzen bera eskuarekin seinalatzen dagoen bitartean, errespetu falta izan liteke agian ¿?), eta gero "¿Por qué no te callas?" esaten eta gertaerarekin bukatzeko erregea altxatu eta bileratik joan zen. Harrigarria benetan, aldrebes ...


Nork daki

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-11-10 16:49

Utzi dugun aste hau ez da oso ona izan niretzat, ez. Gauzak ez zaizkit behar bezala atera, baina tira, laster astelehena dator eta espero dut normaltasunera berriz bueltatzea. Zorte txar horrek,  nahiko iluna den gai batetaz idaztera bultzarazi nau.Ziur nago guztiok izan duzuela noizbait ahazteko moduko egun edo boladaren bat. Zorte txarraren inguruan ikuspuntu nahiko kontrajarriak bereiz ditzakegu: alde batetik superstiziosoen ikuspegia eta bestetik gauza horietan sinisten ez dutenena. Nik azken talde horrekin bat egiten dut. Ez dut uste gauzak gertatzen direnik munduz haraindiko zerb...


Gidoilariak greban jarri dira Amerikako Estatu Batuetan eta horrek bertako espektakulu ekintza guztiak bertan behera geratzeko zorian dago. Pentsa dezakegu ozeanoaren bestalde gertatzen dena ez digula guri afektatuko, baina are gutxiago, bertan arrakasta duten hainbat telesail eta pelikula atzeratu edo kantzelatu daitezke, eta  ez dira gutxi. Telesailak kontuan hartzen baditugu, CSI, Heroes, Scrub, House, Prison Break, Lost, Dexter…(aurretik grabaturiko telesailen kapituluak eskuarekin kontatu daitezke, artikulua ikusi) adibide txiki batzuk baino ez dira, eta hauek gure pantailatara he...


Zenbait egun neramatzan "Las trece rosas" izeneko pelikula ikusi nahian, eta gaur azkenik lortu dut. Benetan filme ona iruditu zait, nahiko gogorra baina oso polita. Gauza da, nire asmoa ez dela pelikulari buruz hitz egitea, baizik eta bidegabekeri bat zalatzea: lotsagarria da sei euro ordaindu behar izatea zineman pelikula bat ikusteagatik; noski, hori jatekoak eta edariak kontutan hartu gabe, osterantzean prezioa bikoiztu egiten baita. Gehienok, ezin dugu hainbeste diru gastatu pelikula bat ikusten dugun bakoitzean eta gazteok gaur egungo soldata baxuekin, are gutxiago. Horrela, niretzat ...


Asteburu honetan motorren txapelketa bukatu da Valentzian, bertan parte hartu duten pilotuek izugarrizko segurtasun neurriak daramatzate (kaskoak, motor-airbagak, arropa seguruak…) gainontzeko zirkuituetan bezala. Baina zirkuituetara hurbiltzen diren afizionatuek ez dute segurtasuna gauza garrantzitsu bezala hartzen. Hiru izan dira aurten Chesten hildakoak: bi motor gidari eta oinezko bat motor batek zapaldua. Jakina denez, motor gidari hauek beraien motor-afizioa muturreraino eraman dute eta gainera hori alkoholarekin eta abiaduraren nahastuta, istripu ziurra lortzen da. Hau aurten gertatu...


Santu guztien eguna

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-11-03 12:40

Santu guztien eguna ospatu da ostegunean eta horren inguruan antolatzen den zalapartaz hitz egingo dut oraingoan.Suposatzen da, santu guztien eguna, hildako guztiei zuzendutako  omenaldi moduko bat dela. Baina benetan gertatzen dena da, jendeari egun horretan barren- kezka pizten zaiola, urte osoan ez delako kanposantutik pasatu. Orduan sortzen da iskanbila: kanposantuak jendez gainezka, loreak leku guztietatik, gozodendak garbi... Itxurakeri hutsa!!  Horri gehitu behar zaio, halloween gaua; nik uste nuen festa hori amerikarren gauza zela, baina konturatu naiz, gero eta jende gehi...


Eta gure ondarea?

2
berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-10-29 22:26

Gaur nire berbak oso hurbileko gai batetaz joango da. Gure lurraldea turistikoki prestatzen ari dira azken hamarkada hauetan, eta horretarako hiriburu eta kostaldeak txukun-txukun jartzen dituzte, baino ez oso urrun bertoko eta kanpokoentzako ikusgarriak izan daitezken eskualdeak ditugu. Gaur konkretuki Butroiko gazteluan zentratuko nahiz. Nahiz eta historikoki ezin dugun erdi aroko gaztelu bat bezala katalogatu, turistikoki izugarrizko arrakasta izan dezake. Orain urte batzuk bisita gidatuak egiten zituzten eta edonork mapa baten laguntzaz gazteluko zirrikitu guztiak ezagutu zezakeen. Gogo...


Gaur kaletik nenbilela, hura ustekabea ikusi dudanean kaleak Gabonetako argiekin apainduta zeudela. Gelditu, eta mugikorrean egutegia begiratu dut: urriak 28. Urrian Gabonetako argiak?Baina ez dira argiak soilik, horri gehitu behar diogu buzoiak jostailuak iragartzen dituzten aldizkariz beteta ditugula, supermerkatuetan turroiak, polboroiak... eskaintzen hasiak direla eta telebistan jada, iragarki amaiezinen bolada antzeman daitekeela.Bai, heldu dira. Hasi da kontsumismoaren, tripa-festen eta amets egiteko sasoia. Urtero gauzak aldatuko direla amets egiten dudala egia da. Baina ametsa ez da...


Zelan hartuko zenuke zuk gustuko ez duzun argazki edo bideo bat interneten eskegitzea zure baimenik gabe? Ba horrelakoak gertatu egiten dira internetek guk uste baino gehiagotan. Eta arazoa larria dela ikusita honen kontrako gidak aurkitzen hasi gara. Internauten elkarteak dioenez garrantzitsuena dominioduna bilatzea da. Bertatik hasten  da edozein ikerketa. Dominioaren jabea aurkituta honi eskatu behar zaioa bideoa edo argazkia kendu dezan legearen aurrean biak baitira berdinak eta horrela gertatzen ez bada, hoberena poliziarengana joatea. Baina gehiengoek lotsa ez pasatzeagatik askot...


Beranduegi?

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-10-22 23:32

Aldaketa klimatikoa jada errealitate bat da, hemen dugu, hasia da eta gure esku dago gelditzea. Azken bolada honetan guztion ahotan ibili den arazo honi, ordea, urrutitik begiratzen dio gizarteak.Aldaketa klimatikoaren eragile bakarra gizakia da, gizakiak azkartu egin du prozesu hori. Errua beste bati egoztea oso erraza da baina hori egiteak gure kontzientzia baretzeko baino ez du balio. Aski arrunta da entzutea aldaketa klimatikoaren eragilea kapitalismoa dela. Horrek erakusten dit gizakion zinizmoa eta faltsutasunak mugak zeharo gainditzen dituela. Kapitalismoa berez ez da ezer, baldin et...


berbaeizu 1456131445920

Egunero milaka gauza gertatzen dira gure inguruan eta horiek jakinarazteko sortu dugu blog hau. Eskeintzen dugun hau, aukera ezinhobea da esan gura dugun guztia esateko. Iritziak, kezkak, bidegabekeriak, kritikak... plazaratu daitezke hemen. Ez gara garrantzitsuak izatera iritsiko, baina gutxienez hau lehenengo urrats bat izango da gure ahotsa entzuteko. Zerbait esateko baduzu, ez zaitez isildu!!! BERBA EIZU!!