Hemen daukazue EHUko Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta Kafetegia. Argazki eta bideoen bidez bideo honetan ikusi daitekenez gure fakultate eta kafetegiak beti daude koloretsu eta bizi. Segi dezala horrela, kar-kar-kar.  Liher Puente de la Cal, 2007ko abendua


Duela bi aste inguru gure fakultatean (Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultatean) hauteskundeak ospatu ziren, Ikasle Kontseiluaren baitan ordezkatuko gaituen taldea aukeratzeko asmoarekin.Hautagaiak, Ikasle Abertzaleak, Unibertsiateko Ezkerra, Lurgorri eta ASI ziren.  Aste hartan, fakultatea, talde horietako batzuk egindako propagandaz josita ikus zitekeen eta talde desberdinek aurkezten zituzten urteko programen orri informatiboak ere eskuragarri genituen. Benetan, ez ninduen bat ere harritu fakultatean nabari zitekeen giro informatibo eta pertsuasibo horrek. Ez dakit nola bizi zi...