BERBA EIZU!

gazte ardurak, kezkak, interesak, iritziak, kritikak...

Hemen daukazue EHUko Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta Kafetegia. Argazki eta bideoen bidez bideo honetan ikusi daitekenez gure fakultate eta kafetegiak beti daude koloretsu eta bizi. Segi dezala horrela, kar-kar-kar.  Liher Puente de la Cal, 2007ko abendua


Duela bi aste inguru gure fakultatean (Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultatean) hauteskundeak ospatu ziren, Ikasle Kontseiluaren baitan ordezkatuko gaituen taldea aukeratzeko asmoarekin.Hautagaiak, Ikasle Abertzaleak, Unibertsiateko Ezkerra, Lurgorri eta ASI ziren.  Aste hartan, fakultatea, talde horietako batzuk egindako propagandaz josita ikus zitekeen eta talde desberdinek aurkezten zituzten urteko programen orri informatiboak ere eskuragarri genituen. Benetan, ez ninduen bat ere harritu fakultatean nabari zitekeen giro informatibo eta pertsuasibo horrek. Ez dakit nola bizi zi...


XVI. mendekoa izan arren, etxeak ezusteko modernoak ditu, besteak beste, ikus-entzunezko kontakizunak, joko birtualak eta erakusketa eta ekintza interaktiboak. Euskal Herriko ikazkin ospetsuena menditik Mungiako Udalak prestatu dion baserrira jaitsiko da eguerdian. Bere etxe berria, 'Olentzeroren baserria', Euskal Herriko lehen parke mitologikoaren barruan kokatutako 500 urteko baserria izango da. Landetxo Goikoa-Olentzeroren Baserrik (Izenaduba Basoa) balio arkitektoniko eta historiko handia dauka eta Euskal Herriko baserri zaharrenetakotzat jota dago.Ikusi nahi duenak 94.674.00.61 telefon...


Ukan euskararen birusak zabaldu ditu abenduaren 5eko goizeko 10:30etan Durangoko Azokako ateak. Ikastetxeetako ikasle eta irakasleak izan dira lehenengo bisitariak. Dena dela, edozein bisitarirentzako ditu irekiak ateak. Horretarako, 554 nobedade (395 liburu eta 74 disko) izango dira eskuragai. Aurten, baina, umorearen hiriburu ere izan nahi du aurten Durangok. Horretarako, eta umorea gai nagusi hartuta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gerediaga elkarteko kideek.   Audioa ::: Jon Irazabal, Durangoko Azokako zuzendariari egindako elkarrizketa Euskadi Irratian.    ...


Ostegunean Sidr zikloiak Bangladesh suntsitu zuen eta 3.000.000  pertsona barrualderantz eraman behar izan zituzten.Oraingoz dakiguna da 2500 pertsona inguru hil direla baina aditu batzuk diotenez 10000 hildakora hel daiteke zifra. Honelako ezbeharrak gertatzen direnean amorrua sentitzen dut. Ez dakit gogoratzen duzuen duela gutxi aldaketa klimatikoari buruz hitz egin nuela eta une hartan esandakoa berriro errepikatzen dut: beti dira lurralde berdinak gure ongizatearen eta progresuaren ordainak jasan behar dituztenak. Bangladesh munduko lurralderik pobreenetariko bat da eta ikerketa zi...


GKE-ak jomugan

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-11-17 13:33

Aste honetan Gobernuz Kanpoko beste Erakunde bat berriro izan dugu albiste, baina zoritxarrez, ez egindako lanagatik, baizik eta Etiopiako umeak gaizki tratatzeagatik eta sexu-abusuagatik salatuta. Global Infantil da erakundearen izena eta bere zuzendaria ikertuko dute, umeek berarengandik tratu txarrak jasan dituztela salatu dutelako bi boluntariok.Azken bolada honetan ohitu egin gara honelako berriak entzutera: lehenengo ANESVAD, gero INTERVIDA, ondoren EL ARCA DE ZOÈ eta azkena GLOBAL INFANTIL.Gauza da, hedabideetan albiste diren gertakariak baino ez direla azaltzen eta kasu honetan, hor...


Blogeko gaia pixka bat aldatuko dut gaurkoan, baina uste dut merezi duela. Bariku honetan agur esan baitio Joseba Iriondok Euskal Telebistari. 'Gaur egun' albistegia aurkezten ikusi dugu urte askotan zehar Euskal Telebistako lehenengo katean, baina ez da horretara mugatu. Iraken kontrako gerran ere egon zen gerra korrespontsal moduan eta gerrari buruzko informazioa Euskal Herrira ekarri zigun egunero, horretaz aparte, liburu bat ere idatzi du horren inguruan eta han hemenka hitzaldiak ematen ere ibili izan da. Ba esan bezala, hemendik aurrera ez dugu berriz ere bazkal orduko albistegian ...


Sexo... con "seso"?

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-11-14 16:13

Harrituta gelditu gara ikustean Sexo con seso kanpainak 6000 gazteei egindako elkarrizketen datuak ikustean. Ikerketa honetatik atera dituzten datuen arabera, 10 gazteetatik 4k ez dute metodo antisorgailurik erabiltzen! Arrazoi bagusiak? Momentuaren euforia eta lehenego aldian ez dela ezer gertatzen zabaldutako mitogatik!  Datuak hauek irakurtzean ahozabalik geratzea ez da arritzekoa; nola izan daiteke gaur halakorik gertatzea? berdina pentsatu behar izan dute Sexo con seso kanpainiaren egileok, eta sexua eta gazteen inguruko infirmazio ugari eskeintzeko hainbat ekintza egin dituzte. h...


Dakizuenez, asteburuan  Democracia Nacional talde faxistak etorkinen aurkako manifestazio bat antolatu zuen Madrilen. Hori dela eta, gazte talde antifaxista batek manifestazio horretan parte hartu zuen gazteetako bat aurkitu zuen metroan eta liskar egiten hasi zion. Une honetan piztu zen borroka eta mutil antifaxista baten heriotzarekin amaitu zen.Lehenik eta behin esatea, faxismoaren aurka nagoela zeharo eta ez dudala ulertzen zelan oraindik egon daitezkeen bizi garen garaian,  horrela pentsatzen duten pertsonak. Harritzekoa egiten zait ere,  gobernuko ordezkaritzak, behintz...


Barkatuko didazue blog honen ildotik pizkat baztertzea, baina konbidatu behar zaituztet abendurarte Ensanche eraikinean dohainik izango den Marilyn Intimoa erakusketara. Erakusketa honetan 50. hamarkadako izar disdiratsu honen hainbat objektu pertsonal, dokumentu, argazki, irudi montajeak eta ¡jantziak! daude. Garai horretako zinea ede besterik gabe, sexu, edertasun... mito honen gaineko interesak dituenak, edo interesa piztu nahi dituenak, edo besterik gabe, nolabaiteko kuriositatea duenak, jakin dezala merezi duela bertara hurbiltzea!  


berbaeizu 1456131445920

Egunero milaka gauza gertatzen dira gure inguruan eta horiek jakinarazteko sortu dugu blog hau. Eskeintzen dugun hau, aukera ezinhobea da esan gura dugun guztia esateko. Iritziak, kezkak, bidegabekeriak, kritikak... plazaratu daitezke hemen. Ez gara garrantzitsuak izatera iritsiko, baina gutxienez hau lehenengo urrats bat izango da gure ahotsa entzuteko. Zerbait esateko baduzu, ez zaitez isildu!!! BERBA EIZU!!