BASAPIZTU

BASOGINTZA BERRITZAILEA

SASKIGINTZA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-05-16 15:37

Euskal Herrian galtzeko zorian degun artisautza jarduera da otargintzarena. Matxinbenta da zestagileen gotorleku eta han jaso ditut ofizioaren sekretu batzuk kontatuko dizkizuet jarraian. Iñaki Agirrezabala zestagileak eta nik, Toribio land rover-ean matxinbentako basoak garbitu eta zestak egiteko ezagupenen transmisioa gauzatu dugu. Milesker Iñaki, zu bezalako gizon jatorrik ezpaitut aspaldian ezagutu. Zepatik ateratzen diren gaztain txirpialek mendi baxua edo monte bajo osatzen dutenak dira zestagintzarako erabilgarriak. 6-7 urtetako eta  10-12 bat zm-troko diametroa duten zurtoin zu...


Lurrean, elementu mineral eta organikoen arteko nahasketa aurkituko dugu. Gaur egun, berauek kudeatzeko ezagupen eta gaitasuna dugu naiz eta askotan, partikularrentzat ez den bideragarria urteten.Lurra, poros beterik degu eta bertan fase solido (M.O, H.M), likido (Ura) eta gaseosoak  (O, CO2) aurkitzen dira. Landaketetarako gomendagarriena den lurra, erdi hondartsua da, 16 nutriente esenzialekin batera.Landareak %60-80 ura eta %20-40 materia sikua dira CO2...Leguminosek atmosferatik lurrean finkatzen duten nitrogenoa N, nitrito izatetik , nitrato izatera pasatzen da NO3. Beraien hazkun...


Europa mailan onddo produkzio handiena duten zuhaitzak izateaz aparte, gaztainondoen egurra oso preziatua da eraikuntzan, altzarigintzan, otargintzan...Hala ere, izurrite zein gaixotasunengatik bere fruitu produkzioak eta egur kalitateak behera egiten du sarri.Izurrite nagusien artean, tximeletak,kurkulionidoak eta berauen larbak dauzkagu; Pammene fasciana, Cydia splendana, Balaninus elephas, Cydia fagiglandana, Zeuzera pyrina eta Lymantria dispar... Gehienek hosto eta fruituei erasotzen diete, kalte ekonomiko garrantzitsuak sortu ditzaketelarik baina badira barrenadoreak ere, zuhaitzaren a...


Mendetan zehar, perretxikoak saltzera, merkatu eta ferietara eraman izan dira. Toki batzuetan, perretxikoen prezio garestiengatik, jende asko joaten da mendira berauek batzera, biltzaile kopuru gehiegi eta perretxiko lekuen sobreesplotazioa gertatzen delarik. Honek, onddoen ugalketa eta ondorioz, espezieen ondorena kolokan jartzen ditu.Udaberriko ziza da honen adierazle garbiena gurean, XVIII. mendean iada, arazo honi aterabidea emate aldera, lehen erregulazioak ezarri ziren Gazteiz eta Trebiño aldean. San Prudentziotan Gazteiz inguruko larreetan perretxikoak batzea ohitura handia zenez, le...


Basogintza eta mikologia jorratuko dituen disziplina martxan jartzea ezinbestekoa da, inguruko herrialdeak egiten ari diren bezala. Europako dirulaguntzak jasotzen dituen proiektua da, Gaztela Leon. Katalunia, Galizia eta Andaluziak inbertsio handiak burutu dituzte gai hontan eta europako LIFE dirulaguntzak jaso dituzte besteak beste. Andaluziak 12 milloi euro gastatu ditu eta Gaztela Leonek 4, Galiziak ere hifas da terrako proiektua martxan jartzeko, unibertsitateko eta europako laguntzak erabili ditu spin off batekin hasi eta enpresa erreferente bilakatzeko. Euskal Herrian dirudienez lo j...


Baso ekosistemetan onddoek talde biologiko garrantzitsua osatzen dute, aberastasun espezifiko eta funtzionaltasun aldetik begiratuta. Hale ere, gaur egun beraien dimentsioa zernolakoa den ezezaguna zaigu naiz eta beraien funtzionaltasuna neurtzeko ahaleginak burutu diren.Orainarte eginiko lanak, baso ekosistemetan fruktifikatzen duten onddoen kontaketan oinarritu dira.Bioteknologia eta teknika molekularren aplikazioak, onddoen ezagupenean datu berriak eman dizkigute. Azken ikerketek, mizelioa lurrean identifikatzeko ahalmena dugula erakutsi dute (Buée et al. 2009) naiz eta onddo guztientzat...


Ekologiak izaki bizidunen eta ingurunearen arteko erlazioak aztertzen ditu. Onddoak ekosistema gehienetan daude eta ezinbesteko funtzioak dituzte beren ezaugarri trofikoengatik. Simbionte, saprofito eta parasitoen artean sailkatuko ditugu.1) SIMBIONTEAK2 izaki bizidunen arteko erlazioan 2ak onuradun suertatzen direnean simbiosia gertatzen dela esaten da. Onddo sinbionteak likenizatu eta mikorrizikoen artean bereiztu behar dira. Lehenak, algekin osatzen dute sinbiosia bainan ez ditugu kontuan hartuko. Onddo mikorrizikoek landareekin osatzen dute sinbiosia, lehendabiziz Frank-ek 1885-an erabi...


Makromizeteak, lurrazalean bizi dira, hifes osaturiko sareak osatuz. Beraien identifikazioa orain gutxirarte oso konplikatua zen baina gaur egun teknika molekularretan eman diren aurrerapenek, mizelioaren identifikazioa eta kuantifikazioa baimentzen dute. Hala ere, oraindik ere, egiten diren ikerketa mizenologiko gehienak, perretxikoen determinazio eta kontaketaren bidez egiten dira.Lurreko mizelioaren presentzia denboran zehar konstantea kontsideratzen den arren, perretxikoaren garapen fasea oso egun gutxitan ematen da. Fruktifikazioa egun gutxitan suertatzen da eta espezie batzuetan ez ur...


Ezaugarri mikroskopikoek, mikologiaren alderdi garrantzitsua osatzen dute, perretxikoak ezagutzeko ezinbesteko dira.HIFAKOnddoen unitate estrukturalak dira. Normalean, septos izeneko tabike transbersales bananduak ageri dira, naiz eta onddo batzuen hifak aseptatuak izan. Mota hauek desberdin genitzake:*Generatiboak: beti daude presente. Septatuak eta adarkatuak dira eta pareta fina dute.*Eskeletikoak: Aseptatuak eta adarkatuak dira eta pareta lodia dute.*Inguratzaileak:Aseptatuak eta adarkatuak dira, pareta lodia  eta ertz akuminatua dute.KUTIKULA (PELLIS)Karpoforoaren gaineko mintza d...


Lurrazpiko mizelioaren garapenetik primordioak sortzen dira eta hauek perretxikoaren sorrera ekarriko dute. Forma desberdinak izan ditzakete: globosoak, koraliformeak, klabiformeak, mensula erakoak edo kopadunak...Perretxiko tipikoak txapela, himenoforoa eta oiña izaten ditu. Txapelak eskamak izan ditzake eta bere azpialdean himenoforoa kokatzen da, perretxikoaren esporak gordetzen ditu honek. Oiñak sostengu funtzioa du. Oiñak eraztuna eroan dezake (Amanita, Agaricus...), kortina (kortinarius) edo eta bolba.KUTIKULAPerretxikoaren txapela estaltzen duen kapa menbranatsua da. Kolore biziak em...


basapis 1456131372713

Eredu jasangarri eta balioanitza; Erlezaintza+horturako landara eta zuhaitzen mikorrizazioa.Basogintza mikoselbiapikola

Azken iruzkinak

sara

sara 2017-06-10 20:10 #1

oso interés garia da

1234

1234 2017-03-15 20:30 #2

yttttttttttttttttttttttt

Simón Artano Garmendia

Simón Artano Garmendia 2013-04-27 19:14 #3