BASAPIZTU

BASOGINTZA BERRITZAILEA

SAGARRONDOAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-01-28 19:52

Gure lur sailean sagarrondoak sartzea erabakitzen badugu, lurra landu beharko dugu lehenik. Hortarako egokiena, lur analisiak egin, subsoladora pasa eta ongarriztatzea litzateke, zuhaitzak landatu aurretik. Sagarrondoari sustraiak garatzeko toki aproposa uztea da gakoa.Landaketa eredua eta landatu behar ditugun sagarrondo motak aukeratu behar ditugu.GARRATZAK: Geza mina eta mozoloa.GAZI GARRATZAK:  Astarbe, errezila, gazi gorri, goikoetxea, manttoni, merabi, moko, txalaka, urdin eta urtebi txikia.GAZIAK: Urtebi handia.Hectarea batetarako landaketa eredu posibleak:1) Patroi frankoan: zu...


Azken urteetan, baratzerako hazi barietateen galera ikaragarria eman da. Gure arbosoen lana eta ezagutzak galdu ditugu eta berauek berreskuratzen saiatu behar gara.Edozeinek ikas lezake, norbere haziak ekoizten , kontserbatzen eta ereiten, honela bertako barietate tradizionalak babestu eta zapore bikaineko produktuak lortuz.Ohiturarik ez duenak, hasiberriek edo profesionalek, hazien barietate galeraren arazoaz sentsibilizatu eta kontzientziatu beharra dugu. Norbere haziak lortuz, gozamen eta ezagupen handiak eskuratuko ditugu etorkizuneko belaunaldiei ondare hobeagoa utziaz.Ekoizpen ekologi...


SOROPILAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-01-21 18:32

 Soropiletan ( belardiak) hainbat belar espezie erabil genitzake lortu nahi dugun emaitzaren arabera. Espezie bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu eta honen arabera egingo dugu aukeraketa; Agrostis sp, Poa sp, Festuca sp, Cinodon sp, Paspalum sp, Lolium sp...Kirol soropilek garrantzi handia dute baina gu geuk gure belardia egoera ezin hobean manten genezake, zer eta nola egiten badakigu. Belarra moztea da, soropil baten dagoen egiteko nagusia. Mozketa altuera desberdinetan egin genezake, landatutako espeziea eta beraren egoera kontuan izanik. Golf zelai bateko green-ean adibidez aste...


Euskal Herrian perretxikotarako afizio handia dugun arren, oraindik ez dugu perretxiko jangarriz mikorrizaturiko zuhaitzen aldeko apustua burutu, arritzekoa den arren. Zaletasun gutxiagoko beste komunitate batzutan (Galizia, Gaztela Leon, Katalunia, Andaluzia, Extremadura) perretxikoen I+D-an eta berari loturiko merkatuetan, inbertsioa garrantzitsuak burutu dira.Neiker laborategietan zerbait lortu dela aitortu behar da (Trufarekin mikorrizaturiko olibondoak...) baina lanketa eremu zabal eta ezezaguna den aldetik inbertsioak etorkizuneko baso gestioaren apustu estrategiko izan behar du basoe...


ASUN TORTILA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-01-07 00:46

Zartagi batean olio eta tipula xehetua berotzen ditugun bitartean, asun osto xamurrak bildu eta zatikatuko ditugu. Tipula piskat potxatzean, asuna gehitu eta goilaraz nahastu eta ongi egingo dugu.Asuna eta tipula frigitu baino lehen, aurretik irabiatutako arrautzeak gehituko dizkiogu sartainari eta betiko tortila egingo dugu.Gozoa benetan!! Ogi piskat eta sagardoa lagungarri!!


Estula izan baino lehen ere, balio duen jarabe hau egiteko, zelai batetara aterako gara, behar ditugun osagaiak biltzeko. 3 landara beharko ditugu: Asun osto xamurrak (Ortica), txikori belarra (Taraxacum oficinalle) eta tirita belarra edo llantena (Plantago lanceolata ta major) bilduko ditugu. Bakoitzetik 200-300 bat gramo.Kazuela batean ura berotzen jartzen degun bitartean landareak ahalik eta txikien zatituko ditugu. Ondoren guztiak nahastuta uretara botako ditugu. 6-7 bat litrotan nahastu eta irakite puntura eramango dugu poliki asko gure jarabea.30-40 minutu.Puntuan dagoenean, kilogramo...


2 urtetako intsusa adarrak moztuko ditugu (Sambucus nigra) zuhaitzetatik. Laban batekin, gaineko azala kenduko diogu superfizialki eta kanbiun berdea raskatu eta ateratzen dugun txirbila, oliotan berotuko dugu frigitzera iritsi gabe (100-200 gr), su motelean egurrezko goilara batekin bueltak emanez. 15-20 minutu igaro ostean, espumadera batekin intsusa rayatua kenduko diogu sartagiari eta 100-150 gr argizari gehitu - Hauxe desegin da gero, nahasketa hoztu baino lehen kristalezko potetan sartuko dugu. 2 urtetako iraupena izango du eta zauri, erredura, ximur etbr-entzat bikaina da.Prozedimend...


SENDABELARRAK

1
basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-01-06 19:57

Anagallis arvensis Pasmo-belar loregorria Bubanik emandako izena: Anagallis arvensis Beste izen batzuk: amorru-belar, izukeslea, igaberatxa, txori-belarra, izugestes. Deskribapena Grekoko izen zaharra da, barre egitea adierazten duen anagelein hitzetik eratorria. Landare honek eragin bizigarria, zirraragarria zuela uste zen. Lakoizketaren ustetan, izukeslea izena beldurra kentzeko balio duelako da. Baliteke halaber, amorruaren kontra era...


PLATANONDOAK

1
basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-01-04 17:30

Platanondoa, Euskal Herrian oso edaturik dugun zuhaitz espeziea da. Bide bazter eta jardinetan ohikoa dugu 40 metro altuera hartu ditzakeen zuhaitza delarik. Ematen duen itzalarengatik landatu ohi dela esaten da, baina ez da bertako espeziea eta alergia arazoak sortu ohi ditu. Bere tamainagatik arriskutsua bilakatu da azken aldian errepide bazter askotan eta iñausketak ongi jasaten dituen arren, beraren hostoak jasotzeak, lan handia suposatzen du, udazkenero iñaustu beharko dugularik. Bere jatorria, Platanus orientalis eta Platanus occidentalis-en (amerikarra) arteko hibridazio batetatik da...


Baserri ustiapenek aldapa behera egin duten garai hauetan, produktu eta zerbitzuen dibertsifikatzea eta salmenta zuzena dira etorkizun oparoago baten oinarri. Idatzi honen bitartez, lehen sektorean, zentzu hontan, landu genitzakeen bideak azaldu nahi dira.Krisiarekin gehien sufritu dutenak esne behiak dituzten abeltzainak izan dira, EAE-an hiru esplotazioetatik 1 itxi delarik. Esnea Gurelesa edo Kaikuri saltzeak ez die baserritarrei etekinik ia eman, bi empresa handi hauek poltsikoak bete dituztelarik. Batetik, osasun exigentzien hazkundea, behientzako pentsua, argindarra, ura etbr garestit...


basapis 1456131372713

Eredu jasangarri eta balioanitza; Erlezaintza+horturako landara eta zuhaitzen mikorrizazioa.Basogintza mikoselbiapikola

Azken iruzkinak

sara

sara 2017-06-10 20:10 #1

oso interés garia da

1234

1234 2017-03-15 20:30 #2

yttttttttttttttttttttttt

Simón Artano Garmendia

Simón Artano Garmendia 2013-04-27 19:14 #3