aitziberkarkamo

Txibiren zutabeak

Gara 2017/3/23 “Errelato” hitza azken urteotako diskurtsoen gako bihurtu den honetan, ezin uler daiteke iragan astean Sandra Barrenetxeak eskeinitako tortura testigantzak horren oihartzun txikia eduki izana; eta ulergaitza baino gehiago ere, epaituak izan diren Guardia Zibilen abokatuak biktimaren kontrako neurri judizialak har daitezela eskatzeak eragindako sumindura eskasa. “Borreroak baditu milaka aupegi” zioen kantuak eta latza bada ere, horrenbeste urte igarota eta ustez emandako aurrerapausoak ibilita ere, abestiak zioen “existitzen ez dena ez da existi...


Atzera korrika

1
No profile photo aitziberkarkamo | 2017-04-07 00:54

Gara 2017/04/06 Hizkuntza gutxitu baten alde munduan egiten den ekimenik bitxienak, jendetsuenak eta hunkigarrienak gure herri zatitua zeharkatzen duen bitartean, nazioari neurria hartzeko bestelako kontuetan dabiltza batzuk Madril aldean. Euskararen erabateko normalizazioa eta gure identitatearekiko errespetua lirateke territorio libre eta nazio gisa onartzen gaituztenaren seinalerik onena, baina irakurketa horietatik urrun, 250 ertzainen lanpostuen normalizazioa lortu izana nahikoa omen da Urkullurentzat bi gobernuen arteko aldebiko harremanez hitz egiteko eta boteprontoan ahaztu zaizki...


Adiorik ez, Aita.

1
No profile photo aitziberkarkamo | 2017-03-20 01:45

Hiru urte dira joan zinenetik eta egunero gogoan zaitut. GARA 2014/04/03 Bat-batean joan egin zara, aita. Heriotzak ez du oraingoan abisurik eman eta boteprontoan eraman zaitu gure ondotik. Bat-batekoa bezain mingarria izan da eta oraindik ere, esnatzean amesgaizto bat izan dela pentsatzen badut ere, badakit denbora kontua dela; zu gabe bizitzea ikastea dagokigu orain. Zu gabe, bai, baina zuk utzitako guztiarekin, geratu zaigun hutsunea oroitzapenez, jazoerez eta irakaspenez beteko dugu. Datozen asteotan, zuk irakatsi eta egiten zenuen moduan landuko dugu Amarekin batera horrenbeste ...



Kategoriak