Itsas zaldia

zoo-parkea 1456154029292 zoo-parkea | 2007-11-01 13:31
1

Nire bloga kudeatzeko aukeratu dudan animalia ITSAS ZALDIA da.
Itsas zaldia kostatik hurbil bizi da, alga ugari den tokian.
Itxurari dagokionez, ez da dirudien bezain hauskorra. Azal gogorra du, eta etsaietatik babesteko balio dio, armadura balitz bezala. Hortaz, oso ahula eta hauskorra dirudien arren, kanpo-estaldura gogorra du.
Itsas zaldia arrain berezia da. Animalia-espezie gehienetan ez bezala, emeak arrari pasatzen dizkio arrautzak, hark ernaldu eta barruan eraman ditzan. Alegia, itsas zaldi arra geratzen da ‘haurdun’. Jaiotzeko unea iristen denean, itsas zaldi aita alga baten zurtoinean ainguratzen da. Ondoren, kulunka egiten du kumeei poltsatik irteten laguntzeko. Prozesu horretan, itsas zaldi arraren berezko kolorea erabat aldatzen da, eta zuri-grisaxka bihurtzen da.


                   

IxOnE

IxOnE 2007-11-12 12:57 #1

Jenni!! <br />Ondo ondo bloga interesgarria iruditzen zait. Segi horrela baina aholkutxo bat, sartu Euskal Herrian ohikoak diren&nbsp; animaliak. <br />


Utzi iruzkina: