zoo-parkea

Itsas Txakurra

1
zoo-parkea 1456154029292 zoo-parkea | 2007-11-26 19:43

Itsas txakur arrek, 1,3 eta 1,9 bitarteko luzera lortzen dute, aldiz itsas txakur emeak 1,3 eta 1,7 metroko luzera lortzen dute. Pisua begiratzen badugu ikusten dugu arrek 100kg-koak izan daitezke baina oso handiak izanez gero, bikoitza pisatu dezakete, aldiz emeek, 45 eta 80kg ingurukoak dira, gehienez 100 kg-koak.Itsas txakurrek oso astunak dira, baina uretan oso ongi egiten dute igeri. Sakonera handian egiten dute igeri, haien janaria biltzatzeko. Itsas txakurren a mek muturra ukituta ezagutzen dituzte kumeak.


Itsas zaldia

1
zoo-parkea 1456154029292 zoo-parkea | 2007-11-01 13:31

Nire bloga kudeatzeko aukeratu dudan animalia ITSAS ZALDIA da. Itsas zaldia kostatik hurbil bizi da, alga ugari den tokian.Itxurari dagokionez, ez da dirudien bezain hauskorra. Azal gogorra du, eta etsaietatik babesteko balio dio, armadura balitz bezala. Hortaz, oso ahula eta hauskorra dirudien arren, kanpo-estaldura gogorra du.Itsas zaldia arrain berezia da. Animalia-espezie gehienetan ez bezala, emeak arrari pasatzen dizkio arrautzak, hark ernaldu eta barruan eraman ditzan. Alegia, itsas zaldi arra geratzen da ‘haurdun’. Jaiotzeko unea iristen denean, itsas zaldi aita alga...


Ostruka

1
zoo-parkea 1456154029292 zoo-parkea | 2007-10-28 19:51

Gaur nire bloga eguneratzeko aukeratu dudan animalia OSTRUKA izan da. Ostruka, gaur eguneraino bizitzea lortu duen hegaztirik handiena da. Animali honek Afrikako lautadetan bizi da . Ostruka arra emetatik desberdintzen da handiagoa izateagati, baita gorputzeko lumengatik desberdintzen dira. Ostruka arra 2,7 metro neurtzera eta 145kg pisatzera ailegatzen da. Ostruka ez du hegan egiten, oso astuna delako, baina bera da azkarren korrika egiten duena. Korrika egiteko hanka oso azkarrak ditu eta 60-70km/h lortzen ditu. Haien arrautzak zuriak eta handiak dira eta 160kg pisatzera ailegatzen dire.


Untxiak

2
zoo-parkea 1456154029292 zoo-parkea | 2007-10-24 13:22

Untzia izango da gaur aukeratu dudan animalia. Animali honek karakteritzatzen da gorputza ilez beterik duelako. Normalean bere kolorea beltza hitsatik grisara doa, buru arrauskura eta begi handiak ditu. 1.5 eta 2.5 kilo bitartean pisatzen ditu. Belarri luzeak ditu, 7cm-koak, eta buztan motza du. Aurreko hankak atzekoak baino motzagoak dira. 33zmtik, 50 bitartean neurtzen du. Untziek talde handietan bizi dira eta gordeleku ikaragarriak izaten dituzte. Untzi bakoitzak bere untxitegia egiten du, kumeak mimoz zaintzeko. 


Kangurua

zoo-parkea 1456154029292 zoo-parkea | 2007-10-17 20:16

Gaurko animalia Kangurua izango da. Animali honek normalean gizakia baino altuagoa da, handienak 3 metro ingurukoak dira, neurketa honetan buztana ere hartzen da. Buztan luze eta gihartsua du, eta euskarri moduan erabiltzen du ibiltzean, eta balantzin moduan jauzi egitean; horrela mugitzen da. Jauzia 9 metrokoa izan daite. Kanguru emeak bere sabelean poltsa famatua daukate eta bertan haien semeak eramaten dituzte. Hurrengo bideoan hainbat kanguru haien semeekin ikusi ditzakezue.



Azkonarra

3
zoo-parkea 1456154029292 zoo-parkea | 2007-10-10 14:22

Gaur, azkonarra azalduko dut. Animali nahiko polita da, niretzat behintzat. Azkonarraren inguruko zenbait datu azalduko ditut. Azkonarraren luzera 75-105zm bitartekoa da eta bere pisua 10-16kg bitartekoa. Azkonarrak gorputz-adar laburrak eta oso indartsuak ditu; bere azkazalak, berriz, oso gogorrak dira, eta zulatzeko erabiltzen ditu. Gordelekuetan bizi da eta galeria handiak egiten ditu lur azpian. Animali honek fruituak, erraboilak eta sustraiak jaten ditu, baita ornogabe txikiak ere.


Ikaraioaren karranpa

2
zoo-parkea 1456154029292 zoo-parkea | 2007-10-05 21:24

Gaur nire blogaren lehenengo animalia azalduko dut. Animali hau ipini dut interesgarria iruditu zaidalako. Animaliaren izena Ikaraioaren karranpa da. 60zm neurtu daiteke eta kolore marroizka du. Animali honek itsasoko manta-arrainaren antzekoa da. Bere ezaugarri nagusia honako hau da: giltzurrunaren formako bi organo elektriko ditu, bular-hegatsaren eta garezurraren artean. Ikaraio bat esku bakoitza bular-hegats batean jarriz gero, heriotza eragin dezakeen deskarga jaso daiteke. Hori defentsa-sistema bikaina da animalia horrentzat, baita harrapakinak harrapatzeko modua ere.


AuRkEzPeNa

1
zoo-parkea 1456154029292 zoo-parkea | 2007-10-02 19:12

Kaixo!! Gaur blog berri hau sortu dut. Blog honetan munduan dauden animali desberdinak ezagutuko dituzue. Haien ezaugarriak eta argazkiak ipiniko ditut. Espero dut zuen gustukoak izatea eta animali mundua modu zabalago batean ezagutzea. Zuen partaidetza espero dut. Eskerrik asko