Sorgintxuloren kanpaldia
Aurtengoa hamargarren uda izango da Sorgintxulo taldea udako ekintzak antolatzen hasi zela. Bederatzi urtetan kanpaldiak antolatu dituzte eta urte bakarrean udalekua egin zuten, 2002. urtean Leongo Robledo de Fenar herrian.
Aurten iaz eta lehenengo lau urtetan bezala, Sorgintxulo taldeak Burgoseko Canicosa de la Sierra herrian egingo du kanpaldia. Uztailaren 13an udaletxeko kamioian eramango dituzte tresna guztiak eta asteburuan zehar hainbat begiralek dena prestatuko dute, astelehenean, uztailaren 16an gazteak joango baitira. Bertan uztailaren 29ra arte izango dira eta 50 gaztek parte hartuko dute.
Benetan Sorgintxulo taldeak egiten duen lana
goraipatzea nahiko nuke, are gehiago gaurko gizartean, sosik gabe ezer egiten
ez den gizarte honetan.
Sar zaitez beraien blogean (www.blogak.com/sorgintxulo), Legazpiko gazteen historiaren zati bat jasotzen da bertan eta!
Animo eta segi horrela!
Isabel Sanz
Gazteria teknikaria
Iruzkinak
Utzi iruzkina: