Haurren uda ikastaroa
UDA IKASTAROAN INOIZ BAINO UME GEHIAGO
Dagoeneko martxan dago aurtengo Haurren Uda Ikastaroa, eta inoiz baino ume gehiagorekin gainera: 223, hain zuzen ere.
Udaleko Euskara Batzordeak antolatzen du, helburu nagusi batekin: herriko umeen artean euskararen erabilera bultzatzea.
Hona hemen aurtengo hainbat datu:
Hasiera-eguna: uztailaren 2an, astelehena
Bukaera-eguna: uztailaren 25ean, asteazkena
Ordutegia: 9:30 -12:30
Taldeak: 18
Honela banatuta daude:
-2/3 urtekoak: 30 ume hiru taldetan……………Latxartegin
-3/4 urtekoak: 42 ume hiru taldetan……………Latxartegin
-4/5 urtekoak: 45 ume hiru taldetan……………Haztegi ikastolan
-5/6 urtekoak: 35 ume hiru taldetan……………Haztegi ikastolan
-LH-1. mailakoak: 23 ume bi taldetan……………Domingo Agirre eskolan
-LH-2. mailakoak: 27 ume bi taldetan……………Domingo Agirre eskolan
-LH-3. mailakoak: 21 ume bi taldetan………………Domingo Agirre eskolan
Euskara Zerbitzuko logoa erabili dugu lepoko zapiak egiteko
Kanpora irtetzen direnean erabiliko dituzte umeek zein monitoreek.
Anuntxi
Iruzkinak
Utzi iruzkina: