palindromo ariketa (zuka)
Papera eta arkatza prest? Zera dio gaurko palindromoak:
Itsasoetako jainkoa eta ni zuka ari ginen ezustekorik gabe, bitartean, donut atsekabetuenak ipurtestean behera zihoazen ere patxadatsu.
8 5 4 3 2 7. 5 10 6 2 7.
Helduberrientzat oharra:
Palindromo bat, atzekoz aurrera ere berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da. Testu simetrikoa, esan dezagun. Hemen, "hizpilu" edo "aztihitza" berbez ere ezagutzen dugu.
Ariketa, palindromo ezkutua topatzean datza. Edukiaren inguruko azalpenei jarraiki eta zenbakizko neurrian oinarrituz.
Zenbakiek topatu beharreko palindromoa ordezkatzen dute. Adibidez, "Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin asE" palindromoa, horrela kodifikatuta agertuko litzateke:
"6 5 3 3 2 2 10 3"
Alegia, "Esanik(6) erruz(5) egi(3) bat(3) ta(2) bi(2) gezurrekin(10) ase(3)".
Zenbakiek hitzak ordezkatzen dituzte eta letra kopurua adierazi.
Komak, puntuak, kakotxak, parentesiak, gidoiak, harridura eta galdera ikurrak etabar, esaldian duten tokian agertuko dira zenbakizkoan ere. Adibidez, hurrengo palindromoa, ezkutuan lehendabizi eta gero agerian:
Iruzkinak
Jatsu 2009-09-28 13:25 #1
Iepala!!!!

Ustekabe barik zuka neu ta Neptuno. Donut penatuenak uzkira be baketsu

txis 2009-09-28 15:12 #2
JATSU!!!Ke kabron!!! ta ni sofan asteburu osua burua prets aukitzeko, kar, kar, kar!

sukram 2009-09-28 15:14 #3
USTEKABE BARIK ZUKA NEU TA NEPTUNO. DONUT PENATUENAK UZKIRA BE BAKETSU.

Ondo egina, Jatsu, ea gurutzegramarena ere asmatzen duzun.

sukram 2009-09-28 15:18 #4
Txis, aurrekoa oraindik asmatzeke dago, gurutzegramarena, ea ba, demostratu asteburuko deskantsuak on egin dizula ;-)

Jatsu 2009-09-28 15:20 #5
Txis!!
Asteburu guztia sofan?
Ez dozu zuk be sinisten....

Igande guztia sofan izan leike.
Animo, ni gurutzegramakin deseperatua nago ta!!

J

txis 2009-09-29 10:30 #6
Hortan gablitz baina txungo-txungola.

Utzi iruzkina: