Heterosexuala ere banaiz.
Zerbaiten parte sentitu nahian edo, sexualitatean ere, geure buruak sailkatu egiten ditugu. Etiketatu, Eroskiko tomate poteak bagina bezala, edo nik zer dakit, haragitarako edo esnetarako behiak bagina bezala. Homosexual ala heterosexual? Bisexual? Horra etiketa: ezdakitzersexual. Ohartu gabe etiketa hau dela ziurrenik gure sexualitateari dagokionean garrantzia txikienetakoa duena.
Esan nahi dut ni zerbaitsexual asko naizela. Adibidez, ohesexual, ohean egitea gustatzen zaidalako. Edo muxusexual, muxuek bero-bero jartzen nautelako. Misiolarisexual, biluzsexual, laztansexual, kulerozurisexual... Heterosexuala ere banaiz. Baina hori nire ezdakitzersexualen zerrendaren lehen hogeigarren ezaugarrietan ere ez dago.
Nire sexualitatea neskak gustatzetik askoz ere haratago heltzen baita. Zurea ere heltzen den bezalaxe. Pentsa ezazu, bada, etiketarik gabe, zersexual zara zu?
Iruzkinak
izena 2006-07-13 20:05 #1
Nik ez dakit honetaz askorik, baina uste dut, nire heterosexualtasuna ez dela sexura mugatzen. Neska bat maita nezake, eta bizi osoan inorekin ez oheratu. Kasu horretan zer nintzateke, asexuala edo heterosexuala? Honekin esan nahi dudana da, nire ustez heterosexual edo homosexual izatea maitasun kontua dela sexu kontua baino gehiago. Ez dakit...
zimiko 2006-07-14 16:09 #2
<p>Jakina, maitasuna sexualitatea ere bada. Kontua da sexua beti maitasuna den. Norbaitekin maitemindu eta ez oheratzea.askotan gertatzen da. Baina maitemintzeak desioa dakar berarekin, edo alderantziz, kasu askotan. Eta inorekin ez oheratzeak ez du asexualak garenik esan nahi. Euskal Herria asexualez betea legoke bestela! </p>
<p> Esan nahi dut garrantzitsuena gure sexualitatea ezagutu eta gozatzea dela, gauzatuta edo gauzatu gabe, imajinatuta edo eginda, maiteminduta edo maitemindu gabe. Eta hor bai, barianteak mila: Gerta daiteke heterosexuala bere sexu bereko pertsona batekin maitemintzea edo homosexuala beste sexukoarekin. Edo birekin aldi berean. Uste dut, askotan, pertsonaz baino egoeraz maitemintzen garela, pertsona hori ezagutu genuenekoaz, edo geure buruetan eduki ditzakegun fantasiez edo nik zer dakit zerez. </p>
<p> Beraz, horrelakoetan alfer-alferrik ibiliko gara geure buruei "hetero" edo "homo"sexual esaten. Zergatik ez onartu? Anitzsexualak gara. </p>
<p> </p>
Utzi iruzkina: