ALPERREGIA NAIZ NIRE BELAUNALDIKO GAZTE ZUZENAK BEZALAKOA IZATEKO
Haiekin ondo konpondu nahi dut.
Euren elkarrizketetan parte hartu,
euren arazoak entzun.
Lagundu egin nahi diet.
Baina alperra naiz. Alper-alperra.
Lagunak ez dut esango,
baina adiskide nahi ditut.
Haiekin dibertitzeko,
haiek bezalakoa izateko.
Baina alperra naiz. Alperregia.
Beste bat bihurtu nahi dut.
Bat izan.
Bat, eta ez bakarra.
Bakarrik ez egoteko.
Baina, hain naiz alperra!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: