SUKALDEAN

zbha 1456153871527 ZENBAT BURU HAINBAT ABURU | 2010-01-21 20:13
2

Niri, blog honetan, errezetak ipintzea dagokit, horretarako astean oso errezak diren errezeta bat edo pare bat jarriko ditut. Mota guztietakoak izango dira; hau da, batzuetan lehen platerak izango dira, beste batzuetan bigarrenak edo postreak, goxokiak ere jarriko ditut; noizean behin, herri bateko sukaldeko menu osoak idatziko ditut.
Hemengo errezetak, ez dira sukalde zehatz batekoak izango, mundu osokoak baizik, saiatuko naiz errezetei buruzko aholkuak ematen.
Jarraian ipiniko dudan errezeta, egitekoa oso erreza da eta ia mundu guztiari guztatzen zaio, esnegaina bizkotxoa edo ingelesez cake deitutakoa izango da.
Cake hau bi eratan egiten da esnegainarekin edo jogurtarekin, errezeta berbera da, pasu bat besterik ez da aldatzen, oso zaila denez esnegaina lortzea jogurtarekin egin dezakegu, niri, biak oso guztatzen zaizkit, baina nire ustez, posiblea bada esnegaina lortzea, esnegaiarekin goxoago geratzen da, eta egiteko erabiliko dugun neurria, jogurtaren ontzia izango da.
OSAGAIAK:
1 jogurt natural edo 1,5 esnagain
3 hirin
2 azukre
1 olioa
1/2 likore
3 arrautz
1 legamia azal
LANKETA:
1. Labea 150Âșetara berotzen jartzen dugu, behekoeta goiko beroarekin, eta baldin badugu aizearekin.
2. Ontzi batean, hirina, azukrea eta legamia ondo nahastuko ditugu. 3. Pasu hau bi eratan egingo dugu, erabiliko dugunaren arabera, jogurta bada era batean egingo dugu, esnegaina bada beste era batean. Jogurtarekin: aurreko nahasketari beste osagai guztiak botako dizkiogu, denak elkarrekin daudenean oso ondo nahastuko dugu, ez erabili inoiz irabiagailua eskuko malatsa baizik(barilla) Esnegainarekin: beste osagai guztiak hartzen ditugu eta aparteko ontzi batean irabiagailuaren laguntzaz ondo irabiatzen dugu, eta aurreko nahasketari botatzen diogu, hemen berriro ez erabili irabiagailua, ezkuko malatsarekin egingo dugu, eta oso ondo nahastuko dugu.
4. Hau dena, aurretiaz gurinaz eta hirinaz igurtzita pudingentzako ontzi batean botako dugu eta labean, beheko partean, ez lurrean baizik eta lehen mailan, sartuko dugu eta 40 minutu gutxi gora-behera utziko dugu. Atera baino lehen, zotz batekin, ziztada bat erdian emango diogu zotza garbi irteten bada, eginda dago, bestela utziozue apur bat gehiago eta ekintza errepikatu berriro eginda dagoen jakiteko.
5. Eginda dagoenean atera labetik eta utiozue hozten. Nik labetik politagoa ateratzeko, ez bakarrik honekin baizik eta egiten ditudan goxoki guztiekin, gurinaz eta hirinaz igurtu baino lehen, moldea gurinaz soilik igurtzen dut eta zilarrezko paperakin forratu, eta han bertan prestatzen dut.
Nahi baduzue hurrengoan, txokolatezko errezeta ipin dezaket edo bi zaporetakoa, goiko aldetik honetakoa eta behetik txokolatezkoa, baina horretarako badakizue, idatz izadazue ezkatuz. PATAKON

loditu nahi ez duen ipurdia

loditu nahi ez duen ipurdia 2010-01-25 12:15 #1

kaixo patacon polit hori...,ez dizut nire izena esango sekretua
mantendu nahi dudalako baina gauza bat esan nahi dut zure artikuluei
buruz...   primeran egon da aste honetako "tarta", datorren astean
dirudienez tzokolatearekin egingo duzu zerbait.   Batzuk,.....
erretzeari utzi diogunez gure kabuz lodituko gara, beraz, ez lagundu
horrelako errezetarekin.

Badakizu ensalada bat egiten? edo "macedonia" ?

Zerbait LIGHT..mesedez...

Nire ipudia eskertuko dizu.

hanka luze

hanka luze 2010-01-25 23:08 #2

Nik bi arrautzak patata frijituarekin nahi dut. Nola egiten da? jajaja

Utzi iruzkina: