heriotza-zigorra andrea u.

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-11-16 20:42

  Heriotza-zigorra munduko hainbat lekutan egiten da, adibidez; Txinan, Iranen, Kalifornia, Errusian... Iranen lapidatzen zaituzte hau da: Gorputzaren erdia lurrean lurperatzen dute eta beste erdia harriz kolpatzzen dute, beste aldetik, Txinan tiro bat botatzen dizute eta familia balak eta sortutako desperfektu guztiak ordaindu eta konpondu behar ditu. Baina Errusian eta Kalifornian epaiketa bat dago eta prozesu luzeagoa da, baina azken finean hiltzen zaituzte.

  Orain heriotza-zigorraren kontrako eta aldeko argudioak emango ditut: Heriotza zigorra arriskutsua da, poliziak ez baldin badu benetako gaizkilea hartzen pertsona inuzente bat hilko dute eta heriotz-zigorra oso gogorra da delitu txiki bat egiten duen pertsonentzat; baina beste aldetik biktimaren familiak txarto pasatzen du, ez dakitelako zergatik hil dute bere familiakoa, azken finean hau mendekua da.

  Nire ustez, hiltzailea edo gaizkileei kartzelan sartu behar dituzte baina probetxuzko gauzak egiten; adibidez: Umeentzako arropa, zapatak...egiten edo bere izaera eta pentsamendua aldatzen baldin badute kanpoko jendeari konferentziak eman diezaizkioke kartzelako bizitza konta dezan eta delitu horiek berriro ez errepikatzeko.


Utzi iruzkina: