Socrates pentsalari handiak ezer ez jakitera mugatzen zuen bere jakintza. Denborarekin, gauzak zehaztasunarekin ezin baieztatzeaz ari zela jakin da. Ezjakintasunaren erosotasuna abiapuntu hartuta, ausardia falta zait izenburu zehatz batez bataiatzeko txoko hau. Beraz, ongi etorria ematen dizuet Zalantzaren Klubera, entzuten duguna zalantzan jartzera jolastea da arau bakarra, eta eztabaida, hausnarketa eta zalantza bera klubaren eskumenen barnean daude. Gozatu dezagun zalantzaz. Jar ditzagun zalantzak zalantzan. "Zalantza maite dut, dena zoragarri bihurtzen zait lainopean". Fiodor Dostoievski.