Hona hemen google sites-eko eskema xminden eginaArgazkiak.org | menopausia eskema © cc-by-sa: xbelio
Gaur eskemaren egitura nolakoa izan behar duen zehaztu dugu eta Xmind erabiliz, hau egin dugu.Eskema hurrengo batean igoko det, argazkia.com-etik.
Podcast-a atzean utzi dut jada, eta orain webgunearen lanari ekingo diot.Azken klaseetan google/sites en funtzionamendua aztertu genuen eta orain, eskema paperean eta ondorenean Xmind-en egin behar dugu.
Hona emen podcast-aren esteka euskaltuben. http://euskaltube.com/play_audio.php?audio=1329
Astebukaera hontan, testua berridatzi, oharrak idatzi, grabazioa egin eta audioa sartu dut azken hontan, beraz, podcast-a bukatu dudala esan daiteke. Oraindik bidaltzea falta zait, baina beldur nago ahalko dudan, momentuz zenbait arazo baititut bidaltzeko.
Gaur, azkenean, grabazioa egiteko testuari forma ematen hasi naiz. Laburragoa eta dinamikoagoa delakoan nago. Grabazioarekin arratxaldean hasiko naiz, ea nola moldatzen naizen.
Idatzizko testuari dinamikotasuna nola eman pentsatzen egon naiz gaur, ahalik eta hobekien egoki dadin grabaziora. Gainera zenbait baliabide nola erabili ere pentsatu dut eta podcastarentzako idatzizko "txuleta"-ren eskema egin dut.
Gaur eskema "definitiboa" ezarri dugu, eta honakoa izango da gutxi gora-behera:MENOPAUSIASarreraZer da? Noiz ematen da?SintomakEtapakFaktoreakPrebentzioa
Gaur ikt-n ez dugu aurkezpenari buruzko gehiegi egin. Bestalde, ordenagailuen arteko komunikazio berriak ezagutu ditugu (google talk adibidez). Beranduago, lan pertsonala burutu dut etxean podcasta-ren prestaketarekin (audioa aukeratu, gidoia idatzi...)
Gaur bilaketa lanak burutu ditugu eharik eta biok.Bestalde zereginak (podcasta, aurkezpena eta webgunea) banatu ditugu.Hona hemen aurkitutako informazioaren pasarte bat: Sexualitatea bizitzarekin sortu eta berarekin hiltzen da Sexualitatea pertsonari berez datxekion gaitasuna da, eta eboluzio-uneari eta subjektuaren berariazko bereizgarriei egokitzen zaie. Maitatzeko eta maitatua sentitzeko beharrarekin ez ezik, plazerra sentitzeko eta sentiarazteko premiarekin ere lotua dago sexualitatea. Esan gabe doa ez dagoela adin-mugarik maitatzeko, ezta sentitzeko ere. Egia da, menopausiak...