Aurkezpena

No profile photo Pandora | 2010-02-19 10:31

Gaur bilaketa lanak burutu ditugu eharik eta biok.

Bestalde zereginak (podcasta, aurkezpena eta webgunea) banatu ditugu.

Hona hemen aurkitutako informazioaren pasarte bat:

Sexualitatea bizitzarekin sortu eta berarekin hiltzen da

Sexualitatea pertsonari berez datxekion gaitasuna da, eta eboluzio-uneari eta subjektuaren berariazko bereizgarriei egokitzen zaie. Maitatzeko eta maitatua sentitzeko beharrarekin ez ezik, plazerra sentitzeko eta sentiarazteko premiarekin ere lotua dago sexualitatea. Esan gabe doa ez dagoela adin-mugarik maitatzeko, ezta sentitzeko ere. Egia da, menopausiak dakartzan aldaketa korporal, hormonal eta psikologikoek irauten duten epe horretan sexu-jolasean aritzeko egarrian eragin zuzena duten sintomak ager daitezkeela: sexu-grinaren laguntzailerik egokienak, gainera, ez dira idortasun baginala, arnasestuak, zefaleak edo insomnioa, baina horiek kasuan kasuko eragozpen isolatu baizik ez dute izan behar eta, halakotzat, erraz sendatzeko modukoak: horretarako daude kremak, jeleak, eta bestelako botikak. Sendatze zailekoak bestelako sintomak dira, emakumearen barne-munduari dagozkionak, aipatutako horiek bezain agerikoak ez izanagatik ere baldintzatzaile zorrotzagoak direnak: horiek gainditzea, bizitzako beste hainbat oztopo eta zailtasuni aurre egiteko hartu izan den jarreraren araberakoa izango baita.


Utzi iruzkina: