BIDAIETAKO PASARTETXOAK: X10
X10 izenaz ezagutzen den euskal kale artista anonimoari hormek berba egiten diote, eta berak, hain jator, esprai lurrinez kontatzen dizkigu han-hemenka lurrak eta paretek xuxurlatu dizkioten istorioak. Gainera, Telegarraio miragarriaren jabea izateagatik-edo, X10ek askotxo bidaiatzen du. Ibilera horietatik hitzezko pintzeladak ere ekartzen ditu bueltan, "bidaietako pasartetxoak" deritzenak: hainbat tokitan ikusi, bizi eta sentitutako true storiak biltzen dituzten paragrafo eta esaldi bildumak.
Gaurkoan bi platereko menua dakarkizugu Xerezaderen Artxiboan: lehenengoan Australia, Thailandia, Laos, Sri Lanka eta Guatemalako gutiziak dastatuko dituzu. Bigarrenean, berriz, El Salvador, Mexiko, New York, Istanbul eta Israel eta/edo Palestinako ahalmentxoak, guztiak ere X10en beraren ahotsean.
Bilatu X10 Twitterren @X10tweet izenaren pean.
Lehen partea entzuteko edo jaisteko, sakatu hemen (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko). Bigarren parterako, berriz, sakatu hemen.
MUSIKA
1. zatia:
Australia: "Free motion dance floor remix". Artista: F. Julian. Albuma: F. Julian
Thailandia: "Lost civilization". Artista: Satya. Albuma: World Traveller
Laos: "MySteRiousLi". Artista: MeLTiNg*pOtEs pRojecT. Albuma: Métiss
Sri Lanka: "Les mains dans les poches". Artista: Jean Pierre Saussac. Albuma: L´oreille musicale
Guatemala: "La guitare printaniere". Artista: Jean Pierre Saussac. Albuma: L´oreille musicale
2. zatia:
El Salvador:
"The Wild Girl". Artista: Maria Rodes. Albuma: Sin técnica
"A void". Artista: Phase. Albuma: A void
Mexiko:
"Loko". Artista: Erizo. Albuma: Pequeño EP
"Mirando al frente". Artista: Erizo. Albuma: Pequeño EP
New York:
"Avec deux doigts dans la bouche". Artista: Ohm Facile.
"Coffee". Artista: "Going commando". Albuma: Fast & Steady Wins The Race
Istambul: "Dahab". Artista: Dahab
Israel/Palestina:
"Three 4 ten with Nikila & Hamelin Beregnier". Artista: Saregama (Saregama-music.blogspot.com)
"Palestina". Artist: Moments Présents. Albuma: Orient
"Palestina (featuring Jimmy A.). Artista: Zion Dirty Song
Iruzkinak
Luistxo 2012-11-15 08:39 #1
Estekekin han zuhurra Xerezade, eta hain lotsatia x10. Pasartetxoak zabaldu baina!

Benetan zoragarriak. Artista baten begirada. Ze inbidia, halako bidaia-kontakizunak idazteko gaitasuna izaterena.

Pertsonalki, Sri Lankako autobus geltokiek Tamil Nadukoak gogoratu dizkidate. Eta Laosen hartzak zirela jakitean hartutako sorpresak, Utah-n tarantulak bizi zirela pertsonalki konprobatu nuenekoa :-)

Eskerrik asko x10 (eta Xerezade).

Utzi iruzkina: