Hamairu urte besterik ez nituen, baina oso ondo gogoratzen dut Egunkaria itxi zuten eguna. Egunkaria sortu zen lehen egunetik izan dugu etxean, eta akaso, hortik sortu zitzaidan kazetari izateko gogoa. Ikastolara joateko esnatzen nintzen bakoitzean Egunkaria hartu eta 10-15 minutu pasatzen nituen irakurtzen -bai, kirolak, onartzen dut-, baina nire haurtzaroko zati garrantzitsu bat izan zela argi dut; baita gaur egun ere, zentzu handi batean.2003ko otsailaren 20an eskiatzen negoen gelakideekin, Formigalen, hain zuzen ere. Azken eguna genuen, eta Donostiara iritsi ginenean, aita etorri zitzai...