Batzuetan, azken aldian maizegi,nekaturik sentitzen dut nire burua.Lo egiteak sendatzen ez duen neke horietakoa da tamalez.Harrokeriek, handiputxek, norgeiagoka penagarriek mingozten didate bihotza.Erabaki pisutsuek, betebeharrek eta eztabaidek iparra galtzera naramate.Baina egunerokotasunean gaitz guztiak desagertuko balira lez jokatu nahi dut. Begizulo luzeek salatzen naute ordea.
Denbora txikiko limiteetan nago galdurik,erantzunaren zain;datorrela niregana, nekatua nago ibiltzeaz.Ez dut haizeak eraman nazan utziko,hemen sustraituko ditut nire kezkak,inork indarrez atera artean.
Beldurrik ez sentitzeko zer egin dezakedan jakitea gustatuko litzaidake.Erraza dirudi norbere arazoei aurre egiten saiatzea.Hortan dago gakoa, saiatzean.Zail egiten zait ordea. Ez dut saiatu nahi. Horrek ere arazoa dudala baieztatzen baitu.Nahiago agian ikarati bizi, nik ere arazoak ditudala aitortzea baino.Auskalo...
Irribarrea da nire armarik sendoena.
Utzi begietara begiratzen. &n...
Bareturik dago, iada ez du bekaina altxatu eta oihurik egiten, inork entzungo ez balio lez.Atea itxi du, irmo, baina azken aldian ohikoak bilakatu diren danbatekorik eman gabe.Hotz da. Dardarka nabaritu du laugarreneko neskatila gazteak atarian agurtu duenean. Begi zahartuek oldarkor zauritzen dituzte kalekideak halere.Baina atarian geratu da,ez da pauso bakar bat ematera ausartu.Gaurkoan ez dio orainartean egin duen era berean bizitzari aurre egingo. Indargabeturik dago, etsi.Atarian geratu da, auzokideek agurtu dute.Atarian geratu da,ez du kalera irten nahi.Atarian geratu da,ezin da jeiki...