Ataria

urrexola 1456153491973 Memoria ez galtzeko oharrak | 2008-05-19 23:16

Bareturik dago, iada ez du bekaina altxatu eta oihurik egiten, inork entzungo ez balio lez.
Atea itxi du, irmo, baina azken aldian ohikoak bilakatu diren danbatekorik eman gabe.
Hotz da. Dardarka nabaritu du laugarreneko neskatila gazteak atarian agurtu duenean.
Begi zahartuek oldarkor zauritzen dituzte kalekideak halere.
Baina atarian geratu da,
ez da pauso bakar bat ematera ausartu.
Gaurkoan ez dio orainartean egin duen era berean bizitzari aurre egingo. Indargabeturik dago, etsi.
Atarian geratu da,
auzokideek agurtu dute.
Atarian geratu da,
ez du kalera irten nahi.
Atarian geratu da,
ezin da jeiki.
Atarian geratu da,
mina du hor nonbait.
Eta ez du inork somatuko atarian geratu denik.


Utzi iruzkina: