Uribe Kostako Berbalagunak BIDELAGUNAK behar ditu!
Astean ordubetez euskara praktikatu nahi dutenekin biltzea da BIDELAGUNAREN EGITEKOA, horrela, Uribe Kostan euskaraz aritzeko gune eta uneak sortuko dira, euskarazko harreman berriak sortuz.
Zure ekarpenari esker:
- Taldekideei euskara praktikatzeko aukera eskainiko diezu.
- Euskaraz aritzeko gaitasunak eskuratzen lagunduko dituzu.
- Euskal komunitatean murgiltzeko bidea zabalduko diezu.
- Uribe Kostako euskal hiztunen kopurua handitzeko alea jarriko duzu, beraz, euskararen normalizazio prozesuan eragile aktibo izango zara.
Zuri esker Uribe Kosta euskaldunagoa izango da. Zu gabe ezin, anima zaitez! Eman izena: labur.eus/ukberbalaguna
Iruzkinak
Utzi iruzkina: